Bizi-baratzea

Laborantza

Bizkaiko baserritarrek elkarretaratzea egingo dute Bilbon, euren jarduera ezinbestekoa dela aldarrikatzeko
2022-01-20  |  ARGIA

EHNE Bizkaia eta ENBA Bizkaia nekazal sindikatuek, Bilboko Arriaga antzoki parean ostiralean egingo den elkarretaratzera deitu dituzte nekazaritza elkarte eta koperatibak, Nekazaritzak badu etorkizuna, arduraz joka dezagun lelopean.

Gipuzkoan prezio justuen alde nekazariek egindako mobilizazioetako bat (irudia: ENBA)

Azkenaldian Hego Euskal Herrian nekazaritza sektorean egiten ari diren mobilizazioen testuinguruan, Bizkaiko baserritarrei deia luzatu diete EHNe Bizkaia eta ENBA Bizkaia sindikatuek, ostiral honetan Bilbon elkarretaratu daitezen euren etorkizuna bermatu eta agintariei "arduraz" jokatzea eskatzeko.

Elkarretaratzea eguerdiko 12:00etan hasiko da eta sektoreko kideek hitz egingo dute. Bi sindikatuok hainbat eskaera egin dituzte: nekazaritzako produktuen prezio justuak bermatzea, elikadura katearen legea berehala apliaktu dadila eta nekazaritza "ezinbestekoa" dela aitortzea, garapen iraunkorraren bidean pausoak eman nahi badira.


Zurea bidali