Bizi-baratzea

Airearen kalitatea

Bi milioi pertsona baino gehiagok aire kutsatua arnasten du Hego Euskal Herrian
2019-10-23  |  Igor Galarza Intxausti

Ekologistak Martxan taldeak argitaratu duen txosten batek azaldu du EAEn eta Nafarroan lau herritarretik hiruk arnasten dutela aire kutsatua.

2019ko lehen bederatzi hilabeteetan, ozono troposferiko bidez eragindako kutsadura mailen berri eman du Ekologistak Martxan taldeak. Euskal Autonomia Erkidegoan 1.750.000 biztanle inguru daude kaltetuak, ia %80. Nafarroan, berriz, 300.000 biztanle inguru dira aire kutsatua arnasten dutenak, %46. Herritarren laurdena da soilik, OMEk ezarri zituen kutsadura mailetan, neurri egokien barruan bizi direnak.

Plataformak gogoratu du bi hamarkada direla atmosfera kutsaduraren aurkako lehen legea indarrean sartu zela, eta oraindik EAEk ez diola biztanleriari kutsadura maila altu horren berririk eman. Eragilearen arabera “telebistaz, irratiz, prentsa edo Internet bidez komunikatu beharko lituzke erregistratu diren kutsadura mailak”.

Horrez gain, ez Nafarroak, ez EAEk ez dute hartu neurririk Airearen Kalitate Hobekuntzaren Planerako. Lehenengoaren kasuan, errekurtso administratibo edo judiziala tramitatzen ari direla adierazi dute, agintarien pasibotasunarengatik. Biztanleria garraioen erabilera egokia egitera deitu du, motorra duten ibilgailuak ahalik eta gehien saihesten. 

Informazio gehiago:

Espainiako biztanleriaren %85ak arnastu du ozonoak kutsatutako airea (Ekologistak Martxan)