Kurriloak igaro, eguraldi txarra

Bizi-baratzea

Arruazutik Izabara egiteke dauden bideak
2019-04-11  |  Irati irratia

Aritz Ganboa ogibidez artzaina dugu. Bere denbora librean gustoko du mendian korrika egitea. Ama Izabakoa bere aita aldiz Arruazukoa. Honela otu zitzaion Arruazu eta Izaba etapa bakar batean lotzeko erronka.

Baina erronka pertsonaletik erronka kolektibo bat egitera animatu da. Erronka beraren garapena eta baita nekazaritza eta abeltzaintzaren bizimodua ere erakutsiko duen dokumentala prestatzen ari dira.

Ganboak Sakanako Arruazutik Idiazabal Jatorri Izendapena duen gazta bat soinean duela joko du Izabaraino, eta han Erronkariko Jatorri Izendapena duen beste gatza batekin elkartzea du helburu.

Erronka urrian izanen da, baina hortarako laguntza ari da eskatzen, "Bideak" proiektuaren webgunearen bidez.

Dokumentalaren aurkezpena ere paratu dute:

Elkarrizketa hau Irati Irratiak argitaratu du eta albistea osatu egin dugu.