Otsailtxo barruan, aldiz eguzkitan, aldiz sutondoan

Bizi-baratzea

Argia Jendea  >  Azoka

ARGIAren egutegiarentzako bi euskarri berri
2018-12-05  |  ARGIA

Urte berria prestatzeko ARGIAren egutegi takoa etxeratzen du euskal irakurle askok sasoi honetan. Egutegiak etxean toki berezia izaten du. Berariaz egutegiarentzako diseinatutako bi euskarri hauek atera ditu ARGIAk, egutegiari dagokion lekua eman eta apaintzeko. Horrez gain, giltzak uzteko, boligrafoak jartzeko eta beste hainbat erabilera praktikori ere erantzuten diete euskarri hauek.

Haritz zurez eta burdinez egindakoak dira. Batek ARGIAren eguzkia eta izpiak ditu edergarri, eta besteak eguzki-lorea. ARGIAren egutegia eusteko eskuz egin ditu Karlos Irazu Muñoa eskulturgileak.

50 euroan dago salgai Durangoko Azokan eta ARGIAren Azokan. Euskarria erosita, 2019ko ARGIAren egutegi takoa jasoko duzu opari.