Bizi-baratzea

Prekarietatea  >  Lan istripuak

70 urteko laborari bat hil da Duzunaritze-Sarasketan lan istripuz
2022-06-02  |  ARGIA

Langilea traktore istripu batean zendu da asteazken honetan. Sindikatuen zenbaketen arabera 31 lan-heriotza egon dira aurten Euskal Herrian.

Traktoretik erori eta zendu da 70 urteko laboraria (Argazkia: Dani Blanco)

Ezbeharra Duzunaritze-Sarasketan (Nafarroa Behera) jazo zen asteazkenean 16:00ak aldera. Ibilgailutik erori eta traktorearen azpian harrapatua geratu zen laboraria. Larrialdi-zerbitzuetako langileak bertaratu zirenerako ezin izan zuten ezer egin.

Sindikatuen arabera Euskal Herrian gutxienez 31 lan-heriotza egon dira urtea hasi zenetik.