Bizi-baratzea

Laborantza

400 urteko baserria eraitsi dute Andoainen industriaguneari tokia egiteko
2020-05-20  |  ARGIA

Aiurri aldizkariak eman du albistearen berri. 1615. urteko udal dokumentuetan dagoeneko agertzen da Illarramendi baserria. Eremu handiko supermerkatuarentzako eta ondoan dagoen enpresa handitzeko bota dute 400 urteko baserria.

Buruntza auzoan zegoen baserriak hamarkadaz hamarkada lur sailak galdu zituen, N1 errepidea zela, Ama Kandida etorbidea zela, eta Urumeako A15 autobidearen eraikuntza zela-eta. 91.280 metro karratuko lur eremua industriagune gisa baliatuko dute.

Aiurri hedabideak jakinarazi du datozen asteetan baserriari eta bertan bizi izan den Jauregi familiari buruzko erreportajea argitaratuko duela.

Aiurrik argazki sorta egin du eraisketaren unean eta bideoz ere grabatu du: