Bizi-baratzea

3,9 graduko lurrikara izan da Iruñerrian astelehen gauean
2021-10-12  |  ARGIA

Epizentroa Eguesibarren izan du eta gaueko 22:45etan dardarazi du lurra. Ordu erdiko tartean bi erreplika gertatu dira, 3,2 eta 2,7 gradukoak.

Eguesibarren izan du epizentroa lurikarak. Argazkia: valledeegues.com

Herritarrek bereziki lehenbiziko astinaldia sentitu dute. Noticias de Navarra-ren arabera Iruñerrian ez ezik Tafallan edo Irurtzunen ere nabaritu da. Berria-k jaso duenez, hainbat herritarrek deitu dute SOS Nafarroara informazio eske, baina ez dute kalteen berririk jaso.

Iruñerria, lurrikaren lurralde

2017 urteko matxoaz geroztik intentsitate gutxiko lurrikara ugari gertatu dira Iruñerrian. 2020ko abuztukoak izan ziren intentsitate handieneko biak, Richter eskalan 4,6 eta 4,4 gradukoak, epizentroa Lizoainen izan zutenak.