Bizi-baratzea

Ganadua %30 handitu zenekoa
2022-09-18  |  Nagore Irazustabarrena Uranga

Erromatarren garaian, populazioa kontzentratu ahala, haragi eskaera handitu zen, eta abeltzantza estentsiboa baztertu behar izan zuten. Ikerketa batek ondorioztatu du tarte horretan behien batez besteko tamaina asko handitu zela.

CSICeko Milá y Fontanals erakundeko ikerlari talde batek Brontze Arotik hasi eta K.o. VI. mendera arteko Iberiar nahiz Italiar penintsulako 200.000 animalia arrasto inguru aztertu ditu, eta ondorioztatu du tarte horretan behien batez besteko tamaina asko handitu zela, %30 inguru.

Erromatarren garaian, populazioa kontzentratu ahala, haragi eskaera handitu zen, eta abeltzantza estentsiboa baztertu behar izan zuten. Eredu berriak abelburuak hazteko ur eta elikagai kantitate geroz eta handiagoak eskatzen zituen, eta beste ekoizle batzuekiko menpekotasuna ekarri zuen horrek. Ikerlariek antzekotasunak ikusten dituzte egungo kontsumo globalaren ereduarekin, eta horrelako ikerlan arkeologikoek etorkizunean abeltzantza eredu jasangarriagoak garatzen lagundu dezaketela uste dute.


Zurea bidali