Bizi-baratzea

Gomazko hartzek 100 urte
2022-06-26  |  Nagore Irazustabarrena Uranga

Gozoki gogorrak ekoizten eta produktu berriak egiteko esperimentatzen bi urte eman eta gero, 1922an, Hans Riegel gozogin alemaniarrak gozoki bigunak egitea lortu zuen.

(Argazkia: Haribo)

Gertrud emaztearekin batera prestatzen zituen, azukrea eta melaza egosita, eta, gero, bizikletaz banatzen zituzten. Oraindik ere merkatuan dauden hainbat gozoki Riegelenak baino zaharragoak dira; esaterako: Hershey’s gozokiak 1900ean iritsi ziren merkatura eta Toblerone txokolatezko barrak, 1908an. Baina Riegelenak izan ziren lehen gominolak.

Enpresari izena jartzeko bere izen abizenen lehen letrei, bere hiriaren (Bonn) hasiera erantsi zien: Haribo. Eta gozoki berriei hartz forma ematen bete betean asmatu zuen. Egun, 16 fabrika dauzka enpresak eta eguneko 100 milioi hartz ekoizten ditu.


Zurea bidali