Bizi-baratzea

9.000 urteko garagardoa Txinan
2021-09-26  |  Nagore Irazustabarrena Uranga

Txinako hegoaldean, Qiaotou hiritik gertu dagoen nekropoli batean, hainbat ontzi aurkitu ondoren, Dartmouth (New Hampshire, AEB) unibertsitateko ikerlariek ontziok aztertu eta emaitzak Plos One aldizkarian argitaratu dituzte.

(Argazkia: Jiajing Wang)

Murkoetako mikrofosilei eta onddoen arrastoei esker, duela 9.000 urte inguru hartzitutako zerealak eta, beraz, garagardoa zutela ondorioztatu dute. Garagardoaren kontsumoa hileta erritualekin lotuta zegoela uste dute adituek.

Gainera, ontziak orain arte aurkitutako zeramika margotuzko piezarik zaharrenetakoak dira.