Bizi-baratzea

Sumendi batek hustu zuen Berenize
2022-04-03  |  Nagore Irazustabarrena Uranga

K.a. 209 urte inguruan, Itsaso Gorriko merkataritza-portu nagusietakoa zen Berenize abandonatu zutela adierazten dute arrasto arkeologikoek, eta handik urte batzuetara berriro populatu zutela.

(arg.: S.E. Sidebotham)

Berriki, Marek Woźniak eta James A. Harrell geologoek ondorioztatu dute sumendi batek eraginda gertatu zela hori. Baina Berenize inguruan ez dago sumendirik. Antiquity aldizkarian argitaratu dutenez, lehorte larriak eragin zuen Berenize hustutzea; lehortea, aldiz, bat-bateko klima aldaketak eragin zuen; eta klima aldaketa hura planetaren beste aldean gertatutako erupzio batek.

Geologoek ez dakite zehazki zein sumendik egin zuen eztanda, baina lau hautagai nagusi identifikatu dituzte Mexikon, Martinikan eta Japonian.


Zurea bidali