Bizi-baratzea

5.700 urteko txiklearen DNA
2020-01-12  |  Nagore Irazustabarrena Uranga

Kopenhageko Unibertsitateko ikerlari talde batek Styltholm-en (Danimarka) aurkitutako duela 5.700 urteko urki-mundrun zati bat aztertu du eta emaitzak Nature Communications aldizkarian argitaratu ditu.

Argazkiko mundrun zatia txikle modura erabili zuten ziurrenik; edo beharbada objektuak itsasteko erabili zuten eta, horretarako, aurrez mastekatu egin zuten. Ikerlariek pasta beltz zatia murtxikatu zuen pertsonaren DNA ateratzea lortu dute: emakume gaztea zen, azal ilunekoa, ile beltzekoa eta begi-urdina.

Eta laktosarekiko intolerantzia zeukan, animaliak etxekotu aurreko gizaki gehienek bezala.