Bizi-baratzea

Harri Aroko arrantzaleak ur handitan
2019-11-24  |  Nagore Irazustabarrena Uranga

Suedian, Göteborgetik 15 bat kilometrora, Tumlehedeko labar pinturak aurkitu zituzten 1974an. Margolanak duela 6.200-4.500 urte egin zituzten eta, besteak beste, hainbat itsasontzi eta arrain irudikatzen dituzte. Beraz, neolitoko gizaki horiek arrantzaleak zirela adierazten dute.

Orain, teknologia lagun, irudi eta xehetasun berriak azaleratu dira 2 metro luze eta zabal den sortan. Zehazki, mota jakin bateko itsasontziak erabiltzen zituztela geratu da agerian, altze burudun zurtoineko ontziak.

Datu soil horrek adierazten du neolitoko arrantzaleak uste baino urrunago jarduteko gai zirela, 2.000 km-ko bidaiak egiten zituztela, eta harremanak zituztela iparraldeko eta ekialdeko beste komunitate batzuekin.