Bizi-baratzea

Ardoa eta klima aldaketa
2019-10-27  |  Nagore Irazustabarrena Uranga

Beaune (Borgoina, Frantzia) herri ardogilean, mahats uztaren erregistroak gorde dira ia 700 urtez, 1354. urteaz geroztik.

European Geosciences Union aldizkarian argitaratutako ikerlan baten arabera, datu horiek guztiak aztertuta, klimak ardoan duen eragina ondorioztatu ahal izan dute. Esaterako, 1540an bero izugarria egin zuen eta uzta hainbat aste aurreratu zuten. Horrek ardoaren zaporea baldintzatu zuen: mahatsak goiz jasotzen direnean zaila da ardoak zapore bereizgarria lortzea eta, berandu jasoz gero, gozoagoa eta alkoholdunagoa izan ohi da.

Klima aldaketak eraginda, 1988tik hona uzta 13 egunez aurreratu dute Borgoinan, batez beste. Aurrerantzean askoz gehiago aurreratu beharko dutela aurreikusten da eta, beraz, ardoaren zaporea oso desberdina izango dela.


Zurea bidali