Lurrak loreetan farre egiten du Ralph Waldo Emerson

Bizi-baratzea

(01:00ak arte)
Gaurko hitza
Sotarruratu
:  Lurra goldatu aurretik triki-traka deituriko tresna batekin askatzen... [+]
BIZI BARATZEA Buletina jaso nahi dut

Azken afarian laranjarik ez
2018-09-30  |  Nagore Irazustabarrena Uranga

Asko izan dira Jesukristo eta hamabi apostoluen Azken Afaria mihisean jaso duten margolariak eta, horien artetik, mordo batek laranjak margotu zituzten mahai gainean: Jacopo Bassano, Juan de Juanes, Leonardo da Vinci, Daniele Crespi...

 

Laranjek Ekialde Urrunean dute jatorria baina Europara ez ziren X. mendera arte iritsi. Garai hartan, musulmanek sartu zituzten Iberiar penintsulan, Afrika iparraldetik. Ekialde Hurbilera lehentxeago iritsi ziren, baina ez 900 urte lehenago.

Hortaz, edo Azken Afariko sukaldariak bidaia luzea egin zuen Asia ekialdera zitrikoen bila, edo margolari handi horiek guztiek obra ederrak osatu arren, akats historikoa egin zuten jakiak aukeratzen.