Sapar zailari aihotz zorrotza

Bizi-baratzea

(01:00ak arte)
Gaurko hitza
Sotarruratu
:  Lurra goldatu aurretik triki-traka deituriko tresna batekin askatzen... [+]
BIZI BARATZEA Buletina jaso nahi dut

Zuhaitzak gerraz gogoratzen dira
2018-05-13  |  Nagore Irazustabarrena Uranga

1944ko azaroaren 12an Tirpitz ontzi alemaniarra bonbardatu eta hondoratu zuten britainiarrek Norvegiako fiordoetan, argazkian ikusten den moduan.

Hain zuzen, horrelako erasoak saihesteko asmoz, alemaniarrek laino artifiziala sortzeko kanoiak erabili zituzten ia bi urtez. Laino kimiko horrek azido klorosulfurikoa zeukan, substantzia oso korrosiboa.

Orain, Mainzeko (Alemania) Johannes Gutenberg unibertsitateko ikerlariek ontzia ainguratuta egon zen inguruko zuhaitzen hazkunde-eraztunak aztertu dituzte: 1943 eta 1944 urteetan eraztunak ia desagertu ziren eta zuhaitzek 12 urte behar izan zituzten bere onera etortzeko.

Bigarren Mundu Gerraren kalteak ezin susmatuzko tokietan topatzen dira oraindik.