Bizi-baratzea

Baratzea/Ortua  >  Barazkiak eta belarrak

Udaberriko irrika
2016-06-12  |  Jakoba Errekondo

Udaberriroko eztabaida: zer da goxoena, ilarra (Pisum sativum) edo baba handia (Vicia faba)? Nik zalantzarik ez dut: baba handia. Tipulin batekin olio pittin batean erdi erreta, a zer luxua! Felix lagunak patatekin (Solanum tuberosum) jaten omen du. Ni ere patatazalea banintz, halaxe jango nuke. Oraintxe loratzen ari dira patatak, eta seinalea da lorea: lurpean tuberkuluak osatzen ari dira. Hartu horzbikoa eta harrotu patata ipurdi batzuk. Hor azalduko zaizkizu patata berriak, azal eta guzti jateko modukoak, guri-guri. Udaberriko irrika!