Bizi-baratzea

Lorategia  >  Bestelakoak

Ile-apaintzailetza
2015-10-18  |  Jakoba Errekondo

Ile-apaintzaile eta artista ugari dago lorazainen artean. Landareak espaloi lehorretako zulo-ziega-kartzeletan sartu eta nola-hala bizitzera kondenatzea nahikoa ez eta berezko forma naturala ere ezin eraman. Kaleko aldameneko etxekoak, sofan edo besaulkian zangoak zabal-zabal dela, leihoko bista kentzen diola deituko zuen udaltzaingora eta di-da hor etorriko ziren zuhaitzaren poza antzutzera. Eta deiak errepika ez daitezen ohiko ile-apaintzaile lanen “premia” duten zuhaitzen zerrendan hauek ere sartu eta kito! Urteroko lana.