Bizi-baratzea

Bestelakoak

Udaberria makal
2015-04-05  |  Jakoba Errekondo
Jakoba Errekondo

Makal dator udaberria. Askok nahi baino mantsoago; noiz belztuko dugu kopeta eta erre sudur punta? Eguzkia garesti dago aurten, eta termometroa beheko aldean txarrantxatuta, ainguratuta.

Haltza, elorri beltza, astigar bakanak, mimosa, lizar ausart batzuk eta zuhaitz ale gutxi gehiago loratu da, dagoeneko. Gero, epelaren izerdiaren bultzadizoaz denak batera lehertu eta udaberri motza eztandaraziko dute. Denak batera, eta kolore eta usain festan elurra egingo du. Makalaren fruituak haizearen dantzara ematen direnean, elurra egingo du. Makal dator, bai, udaberria.