Bizi-baratzea

Baratzea/Ortua  >  Gaitzak eta izurriteak

Dena zipiztuta
2014-11-16  |  Jakoba Errekondo

Baratzeko gurutzedun landareek arerio salo edo jatunak dituzte. Familia horretako ezagunenak aza jendea, Brusela aza, azalorea, brokolia eta erromaneskua dira, Brassica generokoak, alegia. Landare horiek osasunerako oso onak diren berri aspaldi dakigu. Jan aza. Itxuraz, barraskilo, bare eta harren eskoletan ere ederki erakusten diete osasun kontu hori. Azazale porrokatuak dira. Denek hostoari kosk egin eta puska jaten dute. Beren irentsi behar horretan, hosto handien nerbioak soilik utzi arte ez dute bakean utziko. Izpitu, zirpildu, bizartu...  inoiz ez dut jakin jale horien lanaren emaitza nola adierazi. Lehengoan Pilarrek irratira deitu eta esan zuen arte: “Hostoak dena zipiztuta utzi dituzte”.


Zurea bidali