Bizi-baratzea

Bestelakoak

Laharra nagusi
2014-05-25  |  Jakoba Errekondo

Malus x domestica, sagarrondoaren loraldiak udaberria erdiz erdi harrapatzen duenean, inguruan dituen loratzeen prozesioa ez da amaitu: etxekoa duen irasagarrondoa (Cydonia oblonga), garikota (Silene vulgaris) eta haren senide Silene dioica, kuku-praka (Digitalis purpurea), ilena edo aingeru-belarra edo baltsamo-belarra edo ebaki-belarra (Calendula officinalis), bortusaia edo albortusaia edo boskoitza edo erruda (Ruta graveolens), orkatxa (Hypericum androsaemum), santio-belarra edo milazuloa (Hypericum perforatum), ezki ilauntsua edo zilarkara (Tilia tomentosa), asta arrosa edo luisalea edo saparlarra edo arkakaratsa (Rosa sempervirens), arbustu arrunta edo beltxalea edo binorria edo zuhain madarikatua (Ligustrum vulgare), zumar berantiarrak (Ulmus sp.), erramu portugaldarra (Prunus lusitanica), jasmina edo kresmina edo urkitza (Jasminum officinale), paradisuko hegaztia (Strelitzia reginae), apioa edo perrexil hezea (Apium graveolens), glizinia txinatarra (Wisteria sinensis), amañililia edo amatxililia edo lila (Syringa vulgaris), dragoi muturra (Antirrhinum majus), indiano palma (Trachycarpus fortunei), espirea zuri eta gorriak (Spiraea sp.), tī pua edo lokarri hostoa (Cordyline australis), Pyracantha coccinea, girtangorria edo kirtagorria edo pasmo-belar urdina (Ajuga reptans), oroilorea edo oroitz-belarra edo lupi-belarra (Myosotis arvensis), asun borta (Lamium maculatum), Centaurea debeauxii, zigak edo zigiak edo ziguinak edo malbak (Malva moschata eta Malva sylvestris), mitxoleta edo pitxoleta edo pipirreta edo ansulunkuerda edo kukurruku edo punpun edo melingorria edo kalikola (Papaver rhoeas), basoetako atxaparra (Lonicera periclymenum), artzain-zakuak (Capsella bursa-pastoris eta Capsella rubella), kurkubita edo zubiela (Rhinanthus sp.), orkidea (Serapias lingua), ostaizka edo bitxilorea edo petxilotea (Bellis perennis), ezkila-lorea (Campanula glomerata), errabia-belarra edo bilorria edo sagu-belarra (Hieracium sp.), patata (Solanum tuberosum), peoniak (Paeonia sp.), kerria (Kerria japonica), ezpata plantaina edo bildosmia (Plantago lanceolata) eta laharra edo elorrilarra edo asua edo sasuondoa edo azuarra edo errarnoa edo martotxa edo martzoka edo sasia edo golderrena edo kaparrartea edo gaparra edo lartza edo berroa edo laparra edo lagarra edo zarzua edo zarzia edo zaparra edo tarta edo zear-narra edo sarzia edo saspea edo olabarra edo mulua edo narra edo katxola edo xuxturra (Rubus ulmifolius).