Bizi-baratzea

Fruituak  >  Fruitu arbolak

Elorrio du gaztainondoak
2014-05-25  |  Jakoba Errekondo
Beste arerio bat du gaztainondoak, lehenaz gain: Haritzekoak sortzen duenaren tankerako kuku sagarra sortzen duen liztorra.

Beste arerio bat du gaztainondoak (Castanea sativa), lehenaz gain: Dryocosmus koriphilus. Haritzekoak sortzen duenaren tankerako kuku sagarra sortzen duen liztorra.

Negua kimuaren barruan igaro duten harrek, udaberrian, hosto berrietan, kozkor gorriztak sortzen dituzte. Ekainetik abuztura artean eme helduak sagarretik atera eta arrautzak jarriko dituzte.

Teorian Europa kontinentalean bai, baina Iberiar penintsulan ez da gaitz hori. Berrogeialdiko gaitz izendatua dago Hego Euskal Herrian; hau da, gaitza agertuz gero beraren berri eman behar da. Dagokionari: argazkikoak Leitzaranen bizi ziren. Ederki hedatzen ari da, ordea. Gaztainondoaren gaitzik txarrena dela diote.