Bizi-baratzea

Bestelakoak

Bihotzeko prozesioa
2014-05-18  |  Jakoba Errekondo

“Akazia lore, antxoa urre” esaerari adi, lagun koadrilatxo bat urtero bildu ohi gara udaberriaren bihotzari gorazarre otorduan. Arrautzetan pasata, antxoa eta sasi-akazia lorea (Robinia pseudoacacia), sasoiko bikote onenetakoa da platerean. Ilar (Pisum sativus) eta baba (Vicia faba) parearen parekoa.

Onenetik onenera dabil gure ahosabaia udaberriaren bihotzean. Bihotz hau sagarrondoak (Malus x domestica) mugatzen du bere loraldiarekin. Loratze hau ez da zurtza. Ilara luzeko prozesio baten ikurra da. Gaur, maiatzaren seigarrena, lantokitik etxerako bidean lore prozesio hau ikusi dut: milorria (Achillea milefolium), orkidea (Orchis mascula), lizarra (Fraxinus excelsior), lizar loreduna (Fraxinus ornus), isatsa (Cytisus scoparius), elorri zuria (Crataegus sp.), Indiako gaztainondo zuria eta gorria (Aesculus hippocastanum eta A. x carnea “Briotii”), zuandorra (Cornus sanguinea), horma-bitxilorea (Erigeron karvinskianus), intsusa (Sambucus nigra), pasmo-belarra (Anagallis arvensis), haritza (Quercus robur), Paulownia tomentosa, akazia zur-beltza (Acacia melanoxylon), Photinia x fraseri, otsolizarra eta hostazuria (Sorbus aucuparia eta S. x aria), arrosak (Rosa sp.), pitosporoa (Pittosporun tobira), sasi-urkitza (Solanum jasminoides “Album”), San Juan lorea (Leucanthemum vulgare), lihoa (Linum ussitatissimum), kala (Zantedeschia aethiopica), porrua (Allium porrum), tipula (Allium cepa), tipulina (Allium schoenoprasum), gorostia (Ilex aquifolium), limaondoa (Citrus limetta), limoiondoa (Citrus limon), laranjondoa (Citrus sinensis), ilarrondokoa (Arum italicum), gaukarra (Viburnum opulus), orburua (Cynara scolymus), kuku-belarra (Aquilegia vulgaris), zaran-belarra (Chelidonium majus), tartikua (Euphorbia lathyris), ahozkornoa (Euphorbia amygdaloides), hirusta zuria eta gorria (Trifolium repens eta T. pratense), basabitxilorea (Bellis perennis), harrautsia (Saxifraga hirsuta), marrubia (Fragaria vesca), ostargi-belar horia (Iris pseudacorus), apomahatsa (Tamus communis), oroilorea (Myosotis lamottiana), borraja (Borago officinalis), kuku-lorea (Lychnis flos-cuculi), goilora (Epilobium hirsutum), Judaren arbola (Cercis siliquastrum), kaputxina (Tropaeolum majus), arbia (Brassica napus), zaingorria (Geranium robertianum)...


Zurea bidali