Azalorea unibertsitatean eskolatutako aza besterik ez da Mark Twain

Bizi-baratzea

(01:00ak arte)
Gaurko hitza
Mausar
:  Urak ekarrita, ibaiaren edo errioaren bazterrean pilatzen den lur... [+]
BIZI BARATZEA Buletina jaso nahi dut

Baratzea/Ortua  >  Barazkiak eta belarrak

Usurbilgo Artaburuenea
2013-10-06  |  Jakoba Errekondo

Urtero bezala espaloi ertzetan eta biribilguneetan lore apainak ematen dituzten landareak jartzeko sasoia iritsi zen. Gure herrian loreak jartzeko dirurik ez, itxuraz. Lur muttur horiek nolabait bete behar eta lorezainek baratzeko eta soroko landareak erein: kuiatxoak (Cucurbita pepo), artoa (Zea mays)... Ez dakit aukeraketa nork egin zuen, baina udaletxe aurrean arto saila jarri dute. Uda honetan ahoz belarri dabilen txantxa udaletxeari “Artaburuenea” deitzea da. Txantxa guztiek bezala egiatik ere badu bere puska. Gure paisaia kulturala osatzeko pipermin (Capsicum sp.), zerba aukera (Beta vulgaris) eta abar jarri beharko dute aurrerantzean. Negurako “Artaburuenea” atarian jartzeko egokiak: azak (Brassica oleracea) azaostopekoa deitzeko, arbiak (Brassica rapa) arbiburutegi... Onena pikondo bat (Ficus carica) jartzea betiko, erabaki guztiak pikopekoak izateko.