Baratzearen opari handiena, bost zentzumenen leheneratzea da Hanna Rion

Bizi-baratzea

Etxe barrukoak  >  Terrazak-Balkoiak

Baratzea balkoia
2011-11-13  |  Jakoba Errekondo

Ez da balkoiko baratzea, baratzea egiteko balkoia baizik. Modan da balkoi eta terrazetan baratzea antolatzea. Sosak aurreratu eta baratzeak hedatzen duen poza eskuera. Tomate, piper, letxuga, perrexil, zerba... Denetik ikusten da. Argazkiko honetan piperminak loreontzietan eta balkoi barruan kalamua. Egutera-eguteran ederki etorritakoak, ez nolanahikoak. Baratzeak hedatzen duen poza era askotakoa izaten baita. Eta sos mordoa aurreratua... Gero eta kalamu gehiago ikusten da balkoietan, nonahi.