Baratzezaintza da ikasi, ikasi eta ikasi. Hori da ondo pasatzea. Beti ikasten ari zara Helen Mirren

Bizi-baratzea

(01:00ak arte)
Gaurko hitza
Ilgora
:  Ilargiak bere orbita egunetik egunera gero eta gorago egiten duen... [+]
BIZI BARATZEA Buletina jaso nahi dut

Fruituak  >  Fruitu arbolak

Ustel gozoa
2010-11-21  |  Jakoba Errekondo

Fruituen artean ezezagunenetakoa izango dugu mizpira, Mespilus germanica. Asiriar eta babiloniarrek ekoizten zuten eta handi dator, agidanean, ohitura. Ia fruitu guztiak bere espezieko edo gehienez ere bere generoko beste baten gainean txertatzen dira. Mizpira, aldiz, elorri zuriari (Crataegus spp.) txertatzen zaio. Bi generoen arteko txerto honek mizpirondoa nekez hazi eta etortzea dakar. Honexegatik, erdipurdi bizi delako oso emailea da, iraungo ote duenaren zalantzan badaezpada bera bezalakoak sortzeko hazi asko eman, fruitu asko, alegia. Batzuek izotzen ondoren biltzen dituzte, eta beste batzuek, geuk tarteko, usteltzen hasi denean jaten; fruituaren azido malikoa hartzitu eta alkohola bihurtzen hasi eta azukreak gora egin duenean.

Gaur bildu ditut lehenak eta hemendik aurrera eskuera izango ditugu. Gozatu.