Hiztegi hau ez da hizkuntzalarien lana. Hitzak denonak diren neurrian, denon artean egindako bilduma bat da, landareen eta lurraren kulturaren hitzen meta. Zure hitzen zain gaude denok. Eman eta hartu.
Taulena:Barazki bati ematen zaion baratzeko zatia.
Thomas zepa:Labe garaietako altzairugintzako hondakina, fosforo asko duena. Lurrerako kaltzio eta fosforo ongarri oso ona.
Tuberkulu:Sustraietan erreserbak metatuz, lurpean sortzen den kozkorra; adibidez, patata.
Sinonimoak:Tuberkulua
Tukurra:Zurtoin oina edo ipurdia, lodia denean. Aza-tukurra, tomate-tukurra.
Sinonimoak:Tokorra
Tupa:Buztinlurraren oinarria, azpian duen harri edo arbela ustela. Itoa eta uraren eta airearen joan etorria eragozten duena, lurraren bizia zailduz.
Txandakatu:Sail berean landare baten ondoren beste zein jarri.
Txaradi:Zuhaixkez osatutako basoa.
Txertatu:Landare bati beste landare baten zatia jarri. Nahitaez begi bat behintzat izan behar du, jartzen den zatiak. Begi soila izan daiteke edo adar zati bat, edo azala. Aurrerantzean bata bestearen gainean biziko dira.
Sinonimoak:Mentatu, Enpeltatu, Eztitu
Txirpi:Moztutako zuhaitzak edo arbolak anduitik edo sustraitik ematen duen landare berria, sortu berria denean. Landare gazteari ere esaten zaio.
Hazitegia ere bada: "Txirpi meaztua da muintegia"
Sinonimoak:Altsuma
Txirpi:Landare berria sortzeko tokia. Txirpi meaztua da muintegia.
Sinonimoak:Mindaitz, Muintegi, Mintegi
Txola:Atxine garia moztean egiten ziren txortak, gero hauek bilduz meta handiagoak egiteko
Txorko:Haziak ereiteko lurrean atxurragaz egiten den zuloa sakonago patatak ereiteko edo azalago, indaben kasuan.
Zenbat erein den jakiteko txorkoka kontatzen da.
Indabak eraiteko batek txorkoak egiten ditu eta atzetik datorrenak hazia botatzen du