Hiztegi hau ez da hizkuntzalarien lana. Hitzak denonak diren neurrian, denon artean egindako bilduma bat da, landareen eta lurraren kulturaren hitzen meta. Zure hitzen zain gaude denok. Eman eta hartu.
Sakatorrak:Inausketarako guraizeak, Ezkio-Itsason
Salda Bordelesa:Kobrea eta karea nahasiz egiten den fungizida.
Satagin:Landareen sustraiak jaten dituen karraskari txikia. Lur azalean zulobideak eraikitzen ditu.
Sinonimoak:Satagina
Simaur:Aziendaren iraizkina, kaka. Aziendaren etzalekuan azpitarako jarritako inaurkina eta gainean haiek egiten duten kakarekin eta pixarekin (edo zirinarekin) sortutako nahasketa. Azpiak egin edo ateratzean, simaurra izango dena ateratzen da, ikuilu, oilategi, korta edo bordatik simaurtegira edo luartokira.
Sinonimoak:Kortaitz, Gorotz, Sats
Sinbiosi:Elkarlana. Bi bizidun elkarri lagunduz bizi direnekoa. Adibidez, babarrun landarea eta sustraietan dituen bakterio nitrofilo apopiloak. Horiek aireko nitrogenoa lurrera lotzen dute, babarrunak balia dezan, eta horrek beste gai batzuk ematen dizkie (bitaminak eta abar).
Sinonimoak:Sinbiosia
Sits kamuflatua:Synchlora aerata
Sodio bikarbonatoa:Gaitzei aurre egiteko sendabide gisa erabiltzen den hautsa.
Sokidura:Usteltzen ari den hondakin organiko pilaren berodura.
Sokitu:Usteldu, desegin.
Sinonimoak:Usteldu
Soro:Labore bat (garagarra, pagotxa...) edo multzoa (artoa, babarruna eta kuia) lantzeko sail handia.
Sinonimoak:Belardia, Soloa
Sotarruratu:Lurra goldatu aurretik triki-traka deituriko tresna batekin askatzen zen soloko bedarra eguzkiak sikatu zedin. Goldatzerakoan, erdi sikatuta eta solte zeuden belar horiek lauortzarekin goldapera sartzeari “sotarrure sartu” deitzen zioten. Horrela lurra bueltatzerakoan gainean zeuden belarrak eta abar guztiz lurperatzea lortzen, erdi agirian ezer utzi gabe.
Lan erraza, umeen lana izaten zen sarritan.
Sulfatatu:Sulfatoa eman, jeneralean kobre sulfatoa. Landarea oro har edozein produkturekin bustitzean ere esaten da.