Baratzezaintza, funtsean, beti izan da artea Robert Irwin

Bizi-baratzea

Hiztegia

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
Hiztegi hau ez da hizkuntzalarien lana. Hitzak denonak diren neurrian, denon artean egindako bilduma bat da, landareen eta lurraren kulturaren hitzen meta. Zure hitzen zain gaude denok. Eman eta hartu.
Oilaurra: Eraso baten ondorioz landareak sortzen duen orbain tankerako zarakarra.
Ondu: Fruituak ondu. Belarrak jasotzeko lehortu. Simaurra luartu.
Sinonimoak: Umatu, Heldu
Ongarri: Lurrari ematen zaiona bere ezaugarri fisikoak edota kimikoak hobetzeko.
Sinonimoak: Ongailu
Orbelontzi: Errekak dakarren orbela geratu, bildu eta jasoteko egitura. Orbel hori, atera, lurrusteldu eta ongarri izango da. Bergara.
Ospel: Eguzkiak gutxi edo batere jotzen ez duen toki hezea eta hotza. Eguteraren alderantzizkoa.
Sinonimoak: Ainube, Laiotz

Zurea bidali