Maizorria:
Arto landarearen hostoa.
Sinonimoak:
hostatxikia
Makatza:
Landare basaka, edo haren hazitik sortutakoa. Txertatzeko gaia, mentuoina.
Sinonimoak:
Txertaka
Malotxa:
Irabiatzeko erabiltzen da. Hurritzaren adar bat hartu lau-sei adar bildu beheraka eta lotu, zuritu eta gero.
Mastra:
Barazkien hostajea.
Mausar:
Urak ekarrita, ibaiaren edo errioaren bazterrean pilatzen den lur gozo harroa. Uholdeetan eta ur-handietan urak arroaren goiko aldetik ekartzen duen lur gozoa. Arroaren beheko aldeko lur berdinetako erriberatan gelditzen da.
Sinonimoak:
Mausarra
Mentu:
Mentuoinari txertatzen zaion begia edo adarra.
Sinonimoak:
Mentua
Mentuoin:
Txertua jartzen zaion landarea.
Sinonimoak:
Txertaka, Makatza
Metatxorro:
Belar onduak behin-behinean biltzeko egiten den pila. Batik bat belarra erabat ondu gabe eta euriaren beldur denean egiten da.
Sinonimoak:
Metatxorroa
Minda:
Simaur edo luar pilari darion likidoa. Landareari azkar eta erraz baliatuko duen ongarria emateko, simaurra edo luarra uretan jarrita egin dezakegu minda. Ur horrekin ureztatu.
Sinonimoak:
Garnu
Moildu:
Fruitu arbola hagarekin jo edo astindu, gainean dituen fruituak botatzeko.
Sinonimoak:
Inausi, Eratzi
Mozkin:
Baratzetik sortzen duguna, etekina.
Sinonimoak:
Mozkina
Muintegi:
Landare berriak sortzeko tokia. Hazitegian haziak ereinda sortzen diren landare berriak, muintegian aldatzen dira, han txertaketak eta belaunketak egin, aldaxkak aldatu eta ugalketa teknika guztiak erabiltzen dira.
Sinonimoak:
Mindaitz, Mintegi, Txirpi
Mukur:
Surterako egur zatia.
Sinonimoak:
Mokor, Egurki
Musajea:
Eguraldiak itxura txarra hartzen duenean, ilundu, haizea indartu denbora laburrean...
Pertsonetan ere aurpegiak egoera txarra adierazten duenean.
Mutazio:
Bere kasa gertatzen den landareen geneen bat-bateko mudantza. Landarearen informazio genetikoa aldatuko da. Ondorengoei transmititzen zaie. Ezaugarriak aldatu daitezkeenez, aldaera edo mota berriak sor daitezke.
Sinonimoak:
Mutazioa
Mutxikin:
Sagarra edo udarea jandakoan geratzen den hondarra. Fruituaren bihotza, txortenetik azpiko zulorainokoa, haziak barne.
Sinonimoak:
Kondotx