Leka:
Lekadunek ematen duten fritua. Haziak barruan daramatzan fruituaren estalki soilari ere leka esaten zaio. "Phaseolus vulgaris" landareari ere leka edo baina. Sinonimoak magitxa, magina eta zeruka
Sinonimoak:
leka, magitxa, magina, Zeruka, Zeruka.
Luar:
Hondakin organikoaren eta simaurraren nahasketa ondua. Inaurkina, otea, orbela, etxekoa eta bestelakoa izan daiteke hondakina. Luartokian egiten da. Larrainean edo animaliak dabiltzan tokian ere sortzen da.
Sinonimoak:
Atalohi, Sastagi, Lurgorotz, Konpost, Kortalohi
Luberritu:
Lur sail batean landare oro kendu eta lurra irauli eta gorritu.
Sinonimoak:
Okuntzatu, Labakitu, Gorritu, Lugorritu
Luhartza:
Lurpean bizi den kilker handi baten antzeko gorri aireko intsektua. Hagin handiak ditu, zizare eta antzeko intsektuak janez bizi da. Lurpean galeriak eta zuloak egiten ditu, landareen sustraiak moztuz edota ipurditik atereaz.
Latinezko izena Gryllotalpa gryllotalpa da.
Sinonimoak:
Laur zangotako, Hogeita lauoreneko, Pio-pio, Hogeita lau orduko, Har-txakur, Erlui, Lugartz, Arruge, Arrule-arrubio, Arrubio, Arrubi, Arroi, Arrogi, Arrodi, Luharga, Falpa, Txir-txir satorra, Lurtxakurra, Karramarruaga, Otxabarri, Otxarrabi, Segarora, Arlui, Zalmiroi, Sikilikitu, Xabiroi, Xaubiroi