Ilargi bete, adar urdiña, lurrun irule, zilar joskiña... ("Illargitara") Loramendi

Bizi-baratzea

Hiztegia

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
Hiztegi hau ez da hizkuntzalarien lana. Hitzak denonak diren neurrian, denon artean egindako bilduma bat da, landareen eta lurraren kulturaren hitzen meta. Zure hitzen zain gaude denok. Eman eta hartu.
Karandu, karanketan: Aletu hitzaren sinonimoa da karandu.
Artua, baba baltzak, idarrak, karanketan dira.
Kare: Kareharriaren kaltzio karbonatoa erreaz sortutako kaltzio oxidoa (kare bizia) edo kaltzio hidroxidoa (kare hila).
Sinonimoak: Galtzin, Latsun, Gisu
Kare bizi: Karobitik ateratako kare erre berria. Urarekin nahastu eta hiltzen dena. Kaltzio oxidoa, CaO.
Sinonimoak: Kare bizia
Kare hil: Urarekin nahastu den kare bizia. Kaltzio hidroxidoa, Ca(OH)2
Sinonimoak: Kare hila
Kareharri: Karea sortzeko lehengaia. Kaltzio karbonatoa. Kareharri bereziak ere badaude: magnesiodun kareharri dolomita, adibidez.
Sinonimoak: Kareharria
Karobi: Kareharria erreaz kare bizia sortzeko labea.
Sinonimoak: Karobia
Kereta: Adar, kanabera, makil, zarba edo egur arinez egindako atea, jeneralean itxitura baterako sarrera.
Kimatu: Landareari kimu edo muskil berriak (gehienetan muturrekoak) moztu eta kendu.
Kime: Zuhaitz-adar mehea, kimu.
Kimu: Luzatuz hazteko, landarearen adarraren muturraren muturreko punta.
Sinonimoak: Kime, Kima, Muskil, Talika, Adaka, Puja
Kiribila: Landareak sortzen dituen bigarren mailako kimuak (ilarrarenak, luzokerrarenak...). Zerbait ukitzen duenean haren biran kiribildu eta lotuko da. Landareari eusten dio.
Klon: Landare baten puska batetik (aldaxka, altsuma, txerto, belauntze, herrestadar...) sortzen den beste landare bat. Beti amaren berdina izango da eta ezaugarri berak izango dituzte.
Sinonimoak: Klona
Kotiledoia: Haziak ernatzen denean barruan dituen bi zati nagusiak. Ernatzen denean, txortenaren alde banatan bi hosto lodikote bezala zabaltzen dira. Gero benetako hostoak etorriko dira.
Kuku sagar: Intsektu, onddo, bakterio, birus... bizkarroiren baten erasoaren ondorioz, landarean sortzen den sagar txiki baten tankerako tumorea. Beste hainbat formatakoak ere badira.
Sinonimoak: Kuku sagarra

Zurea bidali