Bizi-baratzea

Hiztegia

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
Hiztegi hau ez da hizkuntzalarien lana. Hitzak denonak diren neurrian, denon artean egindako bilduma bat da, landareen eta lurraren kulturaren hitzen meta. Zure hitzen zain gaude denok. Eman eta hartu.
Haize gorria: Gorrina dakarren haizea.
Haria: Hostoaren txortenaren zuntzak, mamia baino zakarxeagoak. Adibidez, borrajaren, zerbaren, ziazerbaren eta karduaren orri mamian egoten dira.
Hauts: Ongarri minerala, zenbait tokitan
Sinonimoak: Hautsa
Hazi: Landare berri bat sortzeko, fruituak daraman zatia.
Sinonimoak: Pikorra, Bihia, Garaua, Alea
Hazitegia: Bereziki haziak ereiteko muintegia.
Herbizida: Belarrak hiltzen edo atzeratzen dituena.
Herdoil: Onddo batzuek sortzen duten gaitza.
Sinonimoak: Ugerra
Herdoilak jan: Landarea herdoilak harrapatu eta txikitzea.
Herdoilak jo: Herdoilaren gaitzak landareari eraso egitea.
Herrestadarra: Landareak lur gainean hedatzen duen adarra. Mehea eta luzea izaten da, eta muturrean landaretxo berriak sortzen ditu; adibidez, marrubiarenak.
Hesola: Makila lodi eta sendoa.
Sinonimoak: Taket, Paldo, Pazota, Zutoin, Zurkaitz
Hibrido: Espezie batean bi aldaera jakinen arteko nahasketa sexualetik sortutakoa. Aita eta ama ezagututa ondorengoa nolakoa izango den jakina denean, lehen belaunaldiari F1 deitzen zaio.
Sinonimoak: Hibridoa
Hondar: Errekakoa edo harrobikoa, mea txikitua. Baratzean itsasokoa erabiltzez gero urtebetez euritan eduki, gezatzen.
Sinonimoak: Harea
Hostaila: Landare baten hosto multzoa.
Sinonimoak: Hostajea
Hosto:
Hosto-mamia: Hostoari eusten dion txortena mamitsua denean. Karduarena, zerbarena edo borrajarena, adibidez.
Sinonimoak: Orri-mamia, Porraina

Zurea bidali