Hiztegi hau ez da hizkuntzalarien lana. Hitzak denonak diren neurrian, denon artean egindako bilduma bat da, landareen eta lurraren kulturaren hitzen meta. Zure hitzen zain gaude denok. Eman eta hartu.
Galtzaratu:Landarearen inguruan lurra bildu, jorratzearen amaierako lana. Baita lur sail bat areatzea ere.
Galtzu:Gariaren lastoa
Gara:Lurraren parean hostaila nagusia eman eta gero, lorea emateko landareak luzatzen duen zorten zuzena. Muturrean hasieran loreak eta gero haziak izango dituzten fruituak emango ditu. “Garatu” eta “tontortu” erabiltzen dira.
Sinonimoak:Tontorra
Garatu:Landareak lore gara ematea.
Sinonimoak:Tontortu, Hozitu
Garita:Gari soroa. Gari urtua, Zaldibarren.
Sinonimoak:Gari urtu
Garo:Ihintza ("inontza"), baina euriak eragindakoa denean: "Ba, euriena garoa dok, da ostean dok inontza. Orixe distinsiñoa yekiek". ("Arratiako Berbategia", Diman jasoa)
Garoa:Ihintza ("inontza"), baina euriak eragindakoa denean: "Ba, euriena garoa dok, da ostean dok inontza. Orixe distinsiñoa yekiek". ("Arratiako Berbategia", Diman jasoa).
Gaztainazitua:Urriko hilari esateko, Saldiasen
Gazura:Esnea gatzatutakoan edo mamitutakoan sortzen den ura. Landareen suspergarri eta fungizida gisa baliatzen da.
Gorrin:Mildiuaren onddoek sortzen duten gaitza.
Sinonimoak:Xartaxa, Gornia, Fuldra, Xertexa
Gorrinak jo:Mildiuaren onddoek sortzen duten gaitzak landareari eraso egitea.
Gurgurio:Palmondo guztiak hiltzen ari den intsektu bat izurrite ikaragarria bihurtu da: gurgurio edo mokodun gorria, Rhynchophorus ferrugineus.
Gurutzetara:Bi errenkadatan landareak parez pare beharrean, batean tartea den parean bestean landarea jartzea.