Imajinatzen duzunetik areago zerbait lortzearen poza sekula bizitu ez baduzu, baratze bat jarri Robert Brault

Bizi-baratzea

Hiztegia

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
Hiztegi hau ez da hizkuntzalarien lana. Hitzak denonak diren neurrian, denon artean egindako bilduma bat da, landareen eta lurraren kulturaren hitzen meta. Zure hitzen zain gaude denok. Eman eta hartu.
Eguraldi zerteza: Zerteza, herdoil giroa. Herdoila zabaltzeko aproposa den giroa, lainotua, hezea eta beroa. Herdoilak edo xertexak jotzeko giro aproposa.
Sinonimoak: Herdoil giroa
Egutera: Eguzkiak jotzen duen aldea. Ospelaren edo laiotzaren alderantzizkoa.
Sinonimoak: Ibargia
Eguzki-begi: Eguzkiak bete-betean jotzen duen aldea. Eguteraren onena.
Sinonimoak: Eguzki-begia
Elkartu: Elkarri mesede egingo dioten landareak bata bestearen tartean edo aldamenean jarri.
Ende, enda: Arraza, bai ortuari zein animalientzat erabilten dogu

Endurtu: Bilakaera edo garapena geratu, atrofiatu. Adibidez, azalorearen buruak, aurrerako utziagatik ere ez du lorerik emango.
Ergainguria: Erein edo landatutakoan lurrak hartzen duen eguzki tartea. Euriak busti baino lehenagokoa. Eguzki tarte horrek ordu bat edo gehiago iraun dezake
Ernaldu: Lorean gurutzaketa sexuala gertatu. Polen arrak emea ernaltzen badu, lore horrek barruan haziak daramatzan fruitua emango du.
Ernamuin: Landare berri bat emango duen muina. Hazian, tuberkuluan (patata), erraboilan (tipula), begian (baratxuria) eta errizoman (jengibrea) dago.
Sinonimoak: Hozi, Ernekatz
Ernamuindu: Ernamuina ernatu edo hozitu. Hazia hozitu. Tuberkulua, erraboila, begia edo errizoma muskildu, zildu. Jasotako erreserba zatiak (patata, tipula, baratxuria...), piztu eta landare berria sortzeko grina datorkionean, zila, ernamuina edo kimu berria garatu.
Sinonimoak: Hozitu, Muskildu, Zildu
Ernatu: Erein den hazia piztu, ernamuina hozitu. Kimua sortzen duenean, landarea jaio da.
Sinonimoak: Erne
Erpoia: Artoaren azken sustraia; lurraren gainetik ematen duena.
Erraboila: Erreserbak metatuz lurpean loditzen den zuztarra, hosto itxurako geruzez osatua; adibidez, tipula.
Errauts: Egurra erretzetik sortutako hondakina. Ongarri ederra. Saldiasen errautsa etxeko altzarien gaineko hautsari esaten zaio
Sinonimoak: Su-hauts, Suko hauts, Surtako hauts, Hausterre, Hauts
Erreka estali: Lurpeko erretena edo zanga, lurra drainatzeko eta ura kentzeko. Ur-asetzeko eta itotzeko arriskua duten sailetan eraikitzen dira.
Sinonimoak: Erreka estalia
Erreten: Ura bildu eta mugitzeko lurrean irekitzen den zulo luzea.
Sinonimoak: Azaki, Zanga
Erretura: Lurra berriro landu aurretik garbitzeko, aurreko uztaren hondakinekin edota belarrekin egiten den sua.
Eskardura: Landarez antolatutako hesia.
Eskuare: Lur gainekoak biltzeko edo lur azala berdintzeko tresna. Kirten luzearen muturrean trabeskako puskan hortzak dituena.
Sinonimoak: Eskutila, Arrastelua, Xarrapa
Eskuaretu: Eskuarea paseaz lur gainekoak bildu.
Sinonimoak: Zarretu

Zurea bidali