Bizi-baratzea

Hiztegia

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
Hiztegi hau ez da hizkuntzalarien lana. Hitzak denonak diren neurrian, denon artean egindako bilduma bat da, landareen eta lurraren kulturaren hitzen meta. Zure hitzen zain gaude denok. Eman eta hartu.
Zoaia egin: Zoaia egitea da artoari burutik goitiko zatia moztea, lore arrarena, artalorearena alegia. Aziendari ematen zitzaion. Saldiasen.
Sinonimoak: Kaldurra egitea, Zoaia egitea
Zokor: Lur zati gogor eta zakarra. Lurra sasoi txarrean landutakoan sortzen da. Zokorrak eskuz txikitzen zirenean zokor mazoa erabiltzen zen. Geurean, argi ez dabilen lagunari “artaburu” edo “arbiburu” bezala "zokormazoa" esaten zaio.
Sinonimoak: Zokorra, Mokile
Zokotin: Intxaurraren azal berdea.
Sinonimoak: Zokotiña, Moskaña, Intxaur-mozkor, Zokolin, Zokoton, Sokolin, Sokoten, Sokote, Zoketen, Mozkotz, Moskol, Moskolo, Moskoron, Moskaran, Mozkan, Moskan, Moxkan, Sokaran, Sokaan, Sokan, Sokada, Sakarin, Nato, Txakarin, Txukaran, Txokaran, Zokoten
Zopizartu: 1.- Lurra gorritu behar denean zopizar osoa, belar eta hauen sustraiak aitzurrez kentzea. Usurbilen.
2.- Aitzurrarekin lurra ahal den gutxiena harrotuz, gainean dituen belarrak ipurditik moztu eta kendu.
Sinonimoak: Izakitu, Axarkatu, Karrakatu, Azalaitzurtu, Xarrakatu, Azalatu, Azartu, Aitzursaratu, Saratu, Txaplatu, Axartu, Atxartu, Axardatu, Xardatu, Xerdatu, Sarakatu, Eratzi, Eraztu, Xapixartu
Zortena: Txorten handia.
Zotz hesi: Hurritz, gaztaina edo dena delako zuhaitz edo zuhaixkaren adarrak gurutzatuz egindako hesia.
Sinonimoak: Zotz hesia
Zuatz: Belar ondua negurako gordetzeko era bat, baserri ondoan eta belardian bertan egiten dira. Garoarekin ere egiten ziren.
Zuhain: Aziendarentzako bazka.
Sinonimoak: Zuhaitz
Zurikin: Artaburua babesten duen hosto mehea. Artazorroa osatzen duena. Artaburua zuritzean sortzen da zurikina. Lastairak betetzeko erabiltzen zen garai batean.
Sinonimoak: Maluta, Kapatxa, Kapaxa, Kaloka, Artamaluta, Txurikin, Xurikin, Xuriondo, Arto-zurikin, Artazorro, Mokol, Borruztu, Maillazto, Mallasto, Masalasto, Kordotxa, Espata, Artakapela, Kapula, Mokotsa, Xuritondo
Zurin: Landarearen gainean lizun edo hauts zuri tankerakoa sortzen duen gaitza.
Sinonimoak: Oidioa
Zurinak jo: Onddo zuriak landarea erasotzea.
Zurkaitz:
Zurtoina: Landareari eusten diona.
Sinonimoak: Zortena, Enborra, Lastoa
Zuztarra: landarea eusten duen enborra eta zarbajearen hondakina. Adibidez arta-zuztarra.
Sinonimoak: Mutxikina