Ilbeltza bada hil txuri, ardiak haziko du axuri; ilbeltza bada hil beltz, ez ardi eta ez axuri

Bizi-baratzea

(01:00ak arte)
Gaurko hitza
Hautsa
:  Ongarri minerala, zenbait tokitan
BIZI BARATZEA Buletina jaso nahi dut

Hiztegia

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
Hiztegi hau ez da hizkuntzalarien lana. Hitzak denonak diren neurrian, denon artean egindako bilduma bat da, landareen eta lurraren kulturaren hitzen meta. Zure hitzen zain gaude denok. Eman eta hartu.
pH: 1 eta 14 artean azidotasuna eta basikotasuna neurtzeko sistema. 7 neutroa da, hortik behera azidoa eta hortik gora basikoa.
Pipil: Ireki gabeko lorea. Lorea emango duen begia.
Sinonimoak: Kusku
Pipila: Ireki gabeko lorea; loretan zabalduko den pinporta itxia.
Polinizazio: lorearen aieka arrak sortzen duen polena aieka emera iristea. Haizeak edo erleek eta beste intsektu batzuek egiten dute. Polinizaziorik gabe, lorea ez da ernalduko eta naturalki ez du fruiturik eta hazirik emango.
Sinonimoak: Polinizazioa
Pospolin: Haritzetan sortzen den koskorra. Intsektu baten erasoaren aurrean babesteko zuhaitzak sortzen du.
Sinonimoak: Panpano, Sagar-kuku
Punta berria: Landarearen muturreko kimu berria, guri-guria denean.
Puntako: Garraiorako edo lanerako idi pare bat beharrean, iladan pare bat baino gehiago jartzen direnean , aurrean doazenak.
Sakatorrak: Inausketarako guraizeak, Ezkio-Itsason
Salda Bordelesa: Kobrea eta karea nahasiz egiten den fungizida.
Satagin: Landareen sustraiak jaten dituen karraskari txikia. Lur azalean zulobideak eraikitzen ditu.
Sinonimoak: Satagina
Simaur: Aziendaren iraizkina, kaka. Aziendaren etzalekuan azpitarako jarritako inaurkina eta gainean haiek egiten duten kakarekin eta pixarekin (edo zirinarekin) sortutako nahasketa. Azpiak egin edo ateratzean, simaurra izango dena ateratzen da, ikuilu, oilategi, korta edo bordatik simaurtegira edo luartokira.
Sinonimoak: Kortaitz, Gorotz, Sats
Sinbiosi: Elkarlana. Bi bizidun elkarri lagunduz bizi direnekoa. Adibidez, babarrun landarea eta sustraietan dituen bakterio nitrofilo apopiloak. Horiek aireko nitrogenoa lurrera lotzen dute, babarrunak balia dezan, eta horrek beste gai batzuk ematen dizkie (bitaminak eta abar).
Sinonimoak: Sinbiosia
Sodio bikarbonatoa: Gaitzei aurre egiteko sendabide gisa erabiltzen den hautsa.
Sokidura: Usteltzen ari den hondakin organiko pilaren berodura.
Sokitu: Usteldu, desegin.
Sinonimoak: Usteldu
Soro: Labore bat (garagarra, pagotxa...) edo multzoa (artoa, babarruna eta kuia) lantzeko sail handia.
Sinonimoak: Belardia, Soloa
Sotarruratu: Lurra goldatu aurretik triki-traka deituriko tresna batekin askatzen zen soloko bedarra eguzkiak sikatu zedin. Goldatzerakoan, erdi sikatuta eta solte zeuden belar horiek lauortzarekin goldapera sartzeari “sotarrure sartu” deitzen zioten. Horrela lurra bueltatzerakoan gainean zeuden belarrak eta abar guztiz lurperatzea lortzen, erdi agirian ezer utzi gabe.
Lan erraza, umeen lana izaten zen sarritan.
Sulfatatu: Sulfatoa eman, jeneralean kobre sulfatoa. Landarea oro har edozein produkturekin bustitzean ere esaten da.
Taulena: Barazki bati ematen zaion baratzeko zatia.
Thomas zepa: Labe garaietako altzairugintzako hondakina, fosforo asko duena. Lurrerako kaltzio eta fosforo ongarri oso ona.
Tuberkulu: Sustraietan erreserbak metatuz, lurpean sortzen den kozkorra; adibidez, patata.
Sinonimoak: Tuberkulua
Tukurra: Zurtoin oina edo ipurdia, lodia denean. Aza-tukurra, tomate-tukurra.
Sinonimoak: Tokorra
Tupa: Buztinlurraren oinarria, azpian duen harri edo arbela ustela. Itoa eta uraren eta airearen joan etorria eragozten duena, lurraren bizia zailduz.
Txandakatu: Sail berean landare baten ondoren beste zein jarri.
Txaradi: Zuhaixkez osatutako basoa.