Azatxoak azatuko dituk

Bizi-baratzea

(01:00ak arte)
Gaurko hitza
Kereta
:  Adar, kanabera, makil, zarba edo egur arinez egindako atea,... [+]
BIZI BARATZEA Buletina jaso nahi dut

Hiztegia

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
Hiztegi hau ez da hizkuntzalarien lana. Hitzak denonak diren neurrian, denon artean egindako bilduma bat da, landareen eta lurraren kulturaren hitzen meta. Zure hitzen zain gaude denok. Eman eta hartu.
Ilintiak jo: Ilintiaren gaitzak eraso.
Ilzahar: Egunetik egunera ilargia gero eta txikiagoa ikusten dugun aldia, ilbetetik ilberrira artekoa.
Sinonimoak: Ilondoa
Inaurkin: Ihartutako garoa edo zarbak. Landareen tartean jartzeko erabiltzen den edozein hondakin organiko (orbela, txirbila...).
Sinonimoak: Inaurkina
Inausi: 1.- Helburu jakin batekin landarearen zati bat moztu: forma aldatzeko, fruitu gehiago emateko, hazkundea eragozteko, bideratzeko...
2.- Arbola baten adarrak inausten dira, bera hustu eta pikorra lurrera botatzeko.Saldiasen. Sinonimoa: astindu.
Sinonimoak: Kimatu, Mugarrotu
Intsektizida: Intsektuak atzeratzen edo akabatzen dituena.
Inurritegi: Inurrien habia. Lur gainera azaltzen duena, inurri tontorra.
Sinonimoak: ünürristokak
Ipular: Sailaren ertzetan landu gabe geratzen den zatia. Bertaratzeko, tresnak inguratzeko, hesiak jartzeko, etab. erabiltzen da.
Sinonimoak: Ipularra, Bazterki
Ipurdia: Landarearen lur gaineko zatiaren beheko barrena, lurretik sortzen den tokia.
Irakin: Simaurrak ontze bidean izaten dituen aldaketa fisiko-kimikoen multzoa.
Sinonimoak: Irakina
Irakina: Landareei laguntzeko prestakina.
Irauli: Lanabesen batekin (laia, lauhortza, hondeaitzurra edo labaki-aitzurra, aitzurra, goldea...) lurraren goiko aldea (arrabete inguru) azpikoz gora jarri.
Iraunkor: Urte asko bizitzen den landarea eta uzta bat baino gehiago ematen duena.
Sinonimoak: Iraunkorra
Itsatsi: Aldatutako landareak, belaundutako adarrak edo aldaxkak lurrari heldu, sustrai berriak bota eta hazten hasi. Txertatutako adarrak edo begiak mentuoinari heldu.
Izerdi: Landarean gora eta behera dabilen likidoa. Izerdi gordina sustraietatik hostoetaruntz. Izerdi landua Hostoetatik sustraietaruntz
Sinonimoak: Sapa
Izerdi gordin: Landareak lurretik hartzen duena. Hostoetarantz igotzen da, sustraietatik hostoetara. Han argiaren bidez onduko du landareak.
Sinonimoak: Izerdi landugabe
Izerdi ondu: Hostoetan landu eta landarea elikatuko duena. Beherantz jaisten du, hostoetatik sustraietara. Landarea elikatzen duena. Soberakinek erreserbak osatuko dituzte.
Sinonimoak: Izerdi landu
Izotz beltza: Airean ur lurrundu gutxi dagoenean gertatzen da: ez da izotz zuririk ikusiko, baina, hotzaren eraginez, landare barruko izerdia izoztu egiten da, landarea barrutik lehertuz eta hondatuz; epeltzen hasten denean landarea suntsituta agertuko da, beltz-beltza.
Izotz zuria: Airean dagoen hezetasuna handia denean sortzen da. Lurrunduta dagoen hezetasun hori bera landarearen gainean pausatu eta izoztu egiten da. Landarean izotz kristalak ikusiko ditugu, zuri-zuri. Ihintza izozten dela esan daiteke.
Izotza: Gau oskarbietan, tenperatura jaitsieraren eraginez asko hozten duenean, landareen eta lurraren gainean izotz bihurtuta pausatzen den aireko hezetasuna. Zuriak eta beltzak izaten dira.
Sinonimoak: Jela, Horma, Karroina, Leia
Jorratu: Aitzurrarekin lurra harrotuz, nahi ez ditugun landareak zain eta guzti atera. Lurra gorri uzten da. Maiz, batera egiten dira jorratu eta komeni den landarea lurreztatu.
Karandu, karanketan: Aletu hitzaren sinonimoa da karandu.
Artua, baba baltzak, idarrak, karanketan dira.
Kare: Kareharriaren kaltzio karbonatoa erreaz sortutako kaltzio oxidoa (kare bizia) edo kaltzio hidroxidoa (kare hila).
Sinonimoak: Galtzin, Latsun, Gisu
Kare bizi: Karobitik ateratako kare erre berria. Urarekin nahastu eta hiltzen dena. Kaltzio oxidoa, CaO.
Sinonimoak: Kare bizia
Kare hil: Urarekin nahastu den kare bizia. Kaltzio hidroxidoa, Ca(OH)2
Sinonimoak: Kare hila
Kareharri: Karea sortzeko lehengaia. Kaltzio karbonatoa. Kareharri bereziak ere badaude: magnesiodun kareharri dolomita, adibidez.
Sinonimoak: Kareharria