Ildo bizkar:
Tontor luzeetan altxatako lurra.
Sinonimoak:
Muino bizkar, Munto, Ildarte
Ilgora:
Ilargiak bere orbita egunetik egunera gero eta gorago egiten duen aldia.
Ilintia:
Lastodunen familiakoetan (garia, artoa...) onddoek sortutako gaitza. Buruko alearen gainean hauts beltzazka agertzen da. Esaerak hala dio: “ilindi urte, gari urte”.
Ilintiak jo:
Ilintiaren gaitzak eraso.
Ilzahar:
Egunetik egunera ilargia gero eta txikiagoa ikusten dugun aldia, ilbetetik ilberrira artekoa.
Sinonimoak:
Ilondoa
Inaurkin:
Ihartutako garoa edo zarbak. Landareen tartean jartzeko erabiltzen den edozein hondakin organiko (orbela, txirbila...).
Sinonimoak:
Inaurkina
Inausi:
1.- Helburu jakin batekin landarearen zati bat moztu: forma aldatzeko, fruitu gehiago emateko, hazkundea eragozteko, bideratzeko...
2.- Arbola baten adarrak inausten dira, bera hustu eta pikorra lurrera botatzeko.Saldiasen. Sinonimoa: astindu.
Sinonimoak:
Kimatu, Mugarrotu
Intsektizida:
Intsektuak atzeratzen edo akabatzen dituena.
Inurritegi:
Inurrien habia. Lur gainera azaltzen duena, inurri tontorra.
Sinonimoak:
ünürristokak
Ipular:
Sailaren ertzetan landu gabe geratzen den zatia. Bertaratzeko, tresnak inguratzeko, hesiak jartzeko, etab. erabiltzen da.
Sinonimoak:
Ipularra, Bazterki
Ipurdia:
Landarearen lur gaineko zatiaren beheko barrena, lurretik sortzen den tokia.
Irakin:
Simaurrak ontze bidean izaten dituen aldaketa fisiko-kimikoen multzoa.
Sinonimoak:
Irakina
Irakina:
Landareei laguntzeko prestakina.
Irauli:
Lanabesen batekin (laia, lauhortza, hondeaitzurra edo labaki-aitzurra, aitzurra, goldea...) lurraren goiko aldea (arrabete inguru) azpikoz gora jarri.
Iraunkor:
Urte asko bizitzen den landarea eta uzta bat baino gehiago ematen duena.
Sinonimoak:
Iraunkorra
Itsatsi:
Aldatutako landareak, belaundutako adarrak edo aldaxkak lurrari heldu, sustrai berriak bota eta hazten hasi. Txertatutako adarrak edo begiak mentuoinari heldu.
Izerdi:
Landarean gora eta behera dabilen likidoa. Izerdi gordina sustraietatik hostoetaruntz. Izerdi landua Hostoetatik sustraietaruntz
Sinonimoak:
Sapa
Izerdi gordin:
Landareak lurretik hartzen duena. Hostoetarantz igotzen da, sustraietatik hostoetara. Han argiaren bidez onduko du landareak.
Sinonimoak:
Izerdi landugabe
Izerdi ondu:
Hostoetan landu eta landarea elikatuko duena. Beherantz jaisten du, hostoetatik sustraietara. Landarea elikatzen duena. Soberakinek erreserbak osatuko dituzte.
Sinonimoak:
Izerdi landu
Izotz beltza:
Airean ur lurrundu gutxi dagoenean gertatzen da: ez da izotz zuririk ikusiko, baina, hotzaren eraginez, landare barruko izerdia izoztu egiten da, landarea barrutik lehertuz eta hondatuz; epeltzen hasten denean landarea suntsituta agertuko da, beltz-beltza.
Izotz zuria:
Airean dagoen hezetasuna handia denean sortzen da. Lurrunduta dagoen hezetasun hori bera landarearen gainean pausatu eta izoztu egiten da. Landarean izotz kristalak ikusiko ditugu, zuri-zuri. Ihintza izozten dela esan daiteke.
Izotza:
Gau oskarbietan, tenperatura jaitsieraren eraginez asko hozten duenean, landareen eta lurraren gainean izotz bihurtuta pausatzen den aireko hezetasuna. Zuriak eta beltzak izaten dira.
Sinonimoak:
Jela, Horma, Karroina, Leia
Jorratu:
Aitzurrarekin lurra harrotuz, nahi ez ditugun landareak zain eta guzti atera. Lurra gorri uzten da. Maiz, batera egiten dira jorratu eta komeni den landarea lurreztatu.
Karandu, karanketan:
Aletu hitzaren sinonimoa da karandu.
Artua, baba baltzak, idarrak, karanketan dira.
Kare:
Kareharriaren kaltzio karbonatoa erreaz sortutako kaltzio oxidoa (kare bizia) edo kaltzio hidroxidoa (kare hila).
Sinonimoak:
Galtzin, Latsun, Gisu