Haize gorria:
Gorrina dakarren haizea.
Haria:
Hostoaren txortenaren zuntzak, mamia baino zakarxeagoak. Adibidez, borrajaren, zerbaren, ziazerbaren eta karduaren orri mamian egoten dira.
Hauts:
Ongarri minerala, zenbait tokitan
Sinonimoak:
Hautsa
Hazi:
Landare berri bat sortzeko, fruituak daraman zatia.
Sinonimoak:
Pikorra, Bihia, Garaua, Alea
Hazitegia:
Bereziki haziak ereiteko muintegia.
Herbizida:
Belarrak hiltzen edo atzeratzen dituena.
Herdoil:
Onddo batzuek sortzen duten gaitza.
Sinonimoak:
Ugerra
Herdoilak jan:
Landarea herdoilak harrapatu eta txikitzea.
Herdoilak jo:
Herdoilaren gaitzak landareari eraso egitea.
Herrestadarra:
Landareak lur gainean hedatzen duen adarra. Mehea eta luzea izaten da, eta muturrean landaretxo berriak sortzen ditu; adibidez, marrubiarenak.
Hesola:
Makila lodi eta sendoa.
Sinonimoak:
Taket, Paldo, Pazota, Zutoin, Zurkaitz
Hibrido:
Espezie batean bi aldaera jakinen arteko nahasketa sexualetik sortutakoa. Aita eta ama ezagututa ondorengoa nolakoa izango den jakina denean, lehen belaunaldiari F1 deitzen zaio.
Sinonimoak:
Hibridoa
Hondar:
Errekakoa edo harrobikoa, mea txikitua. Baratzean itsasokoa erabiltzez gero urtebetez euritan eduki, gezatzen.
Sinonimoak:
Harea
Hostaila:
Landare baten hosto multzoa.
Sinonimoak:
Hostajea
Hosto-mamia:
Hostoari eusten dion txortena mamitsua denean. Karduarena, zerbarena edo borrajarena, adibidez.
Sinonimoak:
Orri-mamia, Porraina
Igokari:
Zurtoin edo zuztar gogorrean eutsi beharrean, lurrean edo beste landareetan edo edozeren gainean hedatzen den landarea.
Sinonimoak:
Igokaria
Ihintza:
Gau oskarbi epeletan landareen eta lurraren gainean likido bihurtuta pausatzen den aireko hezetasuna.
Sinonimoak:
Inuntze
Ilargi:
Lurraren satelitea.
Sinonimoak:
Ilargia
Ilbehera:
Ilargiak bere orbita egunetik egunera gero eta beherago egiten duen aldia.
Ilberri:
Ilargiari eguzkiaren argi islarik ikusten ez diogun unea.
Sinonimoak:
Ilberria
Ilberri:
Egunetik egunera ilargia gero eta handiagoa ikusten dugun aldia; ilberritik ilbetera artekoa.
Sinonimoak:
Ilberria
Ilbete:
Eguzkiaren argia ilargian bete-betean islatuta ikusten dugunean.
Sinonimoak:
Ilbetea
Ildaska:
Landareak zehar aldatzeko behin-behineko tokian egindako zulo luzea.