Bizi-baratzea

Hiztegia

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
Hiztegi hau ez da hizkuntzalarien lana. Hitzak denonak diren neurrian, denon artean egindako bilduma bat da, landareen eta lurraren kulturaren hitzen meta. Zure hitzen zain gaude denok. Eman eta hartu.
Ernatu: Erein den hazia piztu, ernamuina hozitu. Kimua sortzen duenean, landarea jaio da.
Sinonimoak: Erne
Erpoia: Artoaren azken sustraia; lurraren gainetik ematen duena.
Erraboila: Erreserbak metatuz lurpean loditzen den zuztarra, hosto itxurako geruzez osatua; adibidez, tipula.
Errauts: Egurra erretzetik sortutako hondakina. Ongarri ederra. Saldiasen errautsa etxeko altzarien gaineko hautsari esaten zaio
Sinonimoak: Su-hauts, Suko hauts, Surtako hauts, Hausterre, Hauts
Erreka estali: Lurpeko erretena edo zanga, lurra drainatzeko eta ura kentzeko. Ur-asetzeko eta itotzeko arriskua duten sailetan eraikitzen dira.
Sinonimoak: Erreka estalia
Erreten: Ura bildu eta mugitzeko lurrean irekitzen den zulo luzea.
Sinonimoak: Azaki, Zanga
Erretura: Lurra berriro landu aurretik garbitzeko, aurreko uztaren hondakinekin edota belarrekin egiten den sua.
Eskardura: Landarez antolatutako hesia.
Eskuare: Lur gainekoak biltzeko edo lur azala berdintzeko tresna. Kirten luzearen muturrean trabeskako puskan hortzak dituena.
Sinonimoak: Eskutila, Arrastelua, Xarrapa
Eskuaretu: Eskuarea paseaz lur gainekoak bildu.
Sinonimoak: Zarretu
F1: Lehen belaunaldiko hibridoa.
Fungizida: Onddoak atzeratzen edo akabatzen dituena.
Galtzaratu: Landarearen inguruan lurra bildu, jorratzearen amaierako lana. Baita lur sail bat areatzea ere.
Galtzu: Gariaren lastoa
Gara: Lurraren parean hostaila nagusia eman eta gero, lorea emateko landareak luzatzen duen zorten zuzena. Muturrean hasieran loreak eta gero haziak izango dituzten fruituak emango ditu. “Garatu” eta “tontortu” erabiltzen dira.
Sinonimoak: Tontorra
Garatu: Landareak lore gara ematea.
Sinonimoak: Tontortu, Hozitu
Garita: Gari soroa. Gari urtua, Zaldibarren.
Sinonimoak: Gari urtu
Garo: Ihintza ("inontza"), baina euriak eragindakoa denean: "Ba, euriena garoa dok, da ostean dok inontza. Orixe distinsiñoa yekiek". ("Arratiako Berbategia", Diman jasoa)
Garoa: Ihintza ("inontza"), baina euriak eragindakoa denean: "Ba, euriena garoa dok, da ostean dok inontza. Orixe distinsiñoa yekiek". ("Arratiako Berbategia", Diman jasoa).
Gaztainazitua: Urriko hilari esateko, Saldiasen
Gazura: Esnea gatzatutakoan edo mamitutakoan sortzen den ura. Landareen suspergarri eta fungizida gisa baliatzen da.
Gorrin: Mildiuaren onddoek sortzen duten gaitza.
Sinonimoak: Xartaxa, Gornia, Fuldra, Xertexa
Gorrinak jo: Mildiuaren onddoek sortzen duten gaitzak landareari eraso egitea.
Gurgurio: Palmondo guztiak hiltzen ari den intsektu bat izurrite ikaragarria bihurtu da: gurgurio edo mokodun gorria, Rhynchophorus ferrugineus.
Gurutzetara: Bi errenkadatan landareak parez pare beharrean, batean tartea den parean bestean landarea jartzea.