Bizi-baratzea

Hiztegia

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
Hiztegi hau ez da hizkuntzalarien lana. Hitzak denonak diren neurrian, denon artean egindako bilduma bat da, landareen eta lurraren kulturaren hitzen meta. Zure hitzen zain gaude denok. Eman eta hartu.
Tuberkulu: Sustraietan erreserbak metatuz, lurpean sortzen den kozkorra; adibidez, patata.
Sinonimoak: Tuberkulua
Tukurra: Zurtoin oina edo ipurdia, lodia denean. Aza-tukurra, tomate-tukurra.
Sinonimoak: Tokorra
Tupa: Buztinlurraren oinarria, azpian duen harri edo arbela ustela. Itoa eta uraren eta airearen joan etorria eragozten duena, lurraren bizia zailduz.
Txandakatu: Sail berean landare baten ondoren beste zein jarri.
Txaradi: Zuhaixkez osatutako basoa.
Txertatu: Landare bati beste landare baten zatia jarri. Nahitaez begi bat behintzat izan behar du, jartzen den zatiak. Begi soila izan daiteke edo adar zati bat, edo azala. Aurrerantzean bata bestearen gainean biziko dira.
Sinonimoak: Mentatu, Enpeltatu, Eztitu
Txirpi: Moztutako zuhaitzak edo arbolak anduitik edo sustraitik ematen duen landare berria, sortu berria denean. Landare gazteari ere esaten zaio.
Hazitegia ere bada: "Txirpi meaztua da muintegia"
Sinonimoak: Altsuma
Txirpi: Landare berria sortzeko tokia. Txirpi meaztua da muintegia.
Sinonimoak: Mindaitz, Muintegi, Mintegi
Txola: Atxine garia moztean egiten ziren txortak, gero hauek bilduz meta handiagoak egiteko
Txorko: Haziak ereiteko lurrean atxurragaz egiten den zuloa sakonago patatak ereiteko edo azalago, indaben kasuan.
Zenbat erein den jakiteko txorkoka kontatzen da.
Indabak eraiteko batek txorkoak egiten ditu eta atzetik datorrenak hazia botatzen du
Txorten: Fruituari edo hostoari eusten diona.
Sinonimoak: Aila
Ur-asetu: Euriaren emanaren eraginez ase eta ito den lurra.
Sinonimoak: Ur-asetua
uspela: egutera hitzaren antonimoa
Usteldura: Landarearen atal desberdinak eraso eta usteltzen dituen gaitza. Jeneralean onddo batek eragina.
Sinonimoak: Lizun gaitza
Xirmendu: Txirmendu, txirmentu, sirmendu. Mahatsondoaren adarra, luzea eta malgua. Bertan adar ttikiak, hostoak, loreak eta mahats mordoak hazten dira.
Sinonimoak: Sarmentu, Txirmendu, Txirmentu, Sirmendu
Zainzuri berde:
Zanbro: Beroak eta lehorteak eraginda sortzen den gaitza. Arbietan, adibidez, hostajean usteldura nabarmenak eta buruan koskor gogorrak sortzen ditu. Bedaioko Larrañetako Maria Zubillaga zenak hala esaten zuen: "Goizegi ez erein arbia, zanbroak harrapatuko du eta".
Sinonimoak: Zanbroa
Zanbroak jo: Landarea zanbroa gaitzak harrapatu eta usteltzea.
Sinonimoak: Zanbrotu
Zarba: Arba edo adar txiki multzoa.
Zatar: Tomate landareak makilara lotzeko ibiltzen diren oihal zatiak, Saldiasen.
Zehar aldatu: Betirako aldatuko den tokian aldatu aurretik, denbora tarte batean egoteko bazterren batean aldatzea. Sartu eta atera ibiltzeko, lur harroan edo hondarretan jartzen da landarea, zuloan etzanda.
Zepa: Labe garaietako burdingintzako hondakina. Lurraren emankortzaile da. Kaltzioa eta beste mineral batzuk emateko erabiltzen da.
Zikoiztu: Fruitua barrutik gogortu eta zeharo zakartu.
Zil: Zenbait barazkik ernatzean sortzen duten kimua. Adibidez patatak, tipulak, baratxuriak... zildu egin direla esaten da.
Zipiztu: Hostoa erabat jatea, zainak edo nerbioak soilik geratzen direlarik. Adibidez azarena, harraren erasoaren ondoren.
Sinonimoak: Izpitu, Zirpildu, Bizartu