Bizi-baratzea

Hiztegia

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
Hiztegi hau ez da hizkuntzalarien lana. Hitzak denonak diren neurrian, denon artean egindako bilduma bat da, landareen eta lurraren kulturaren hitzen meta. Zure hitzen zain gaude denok. Eman eta hartu.
Igokari: Zurtoin edo zuztar gogorrean eutsi beharrean, lurrean edo beste landareetan edo edozeren gainean hedatzen den landarea.
Sinonimoak: Igokaria
Ihintza: Gau oskarbi epeletan landareen eta lurraren gainean likido bihurtuta pausatzen den aireko hezetasuna.
Ihinztatu: Lainoztatu.
Ilargi: Lurraren satelitea.
Sinonimoak: Ilargia
Ilbehera: Ilargiak bere orbita egunetik egunera gero eta beherago egiten duen aldia.
Ilberri: Ilargiari eguzkiaren argi islarik ikusten ez diogun unea.
Sinonimoak: Ilberria
Ilberri: Egunetik egunera ilargia gero eta handiagoa ikusten dugun aldia; ilberritik ilbetera artekoa.
Sinonimoak: Ilberria
Ilbete: Eguzkiaren argia ilargian bete-betean islatuta ikusten dugunean.
Sinonimoak: Ilbetea
Ildaska: Landareak zehar aldatzeko behin-behineko tokian egindako zulo luzea.
Ildo bizkar: Tontor luzeetan altxatako lurra.
Sinonimoak: Muino bizkar, Munto, Ildarte
Ilgora: Ilargiak bere orbita egunetik egunera gero eta gorago egiten duen aldia.
Ilintia: Lastodunen familiakoetan (garia, artoa...) onddoek sortutako gaitza. Buruko alearen gainean hauts beltzazka agertzen da. Esaerak hala dio: “ilindi urte, gari urte”.
Ilintiak jo: Ilintiaren gaitzak eraso.
Ilzahar: Egunetik egunera ilargia gero eta txikiagoa ikusten dugun aldia, ilbetetik ilberrira artekoa.
Sinonimoak: Ilondoa
Inaurkin: Ihartutako garoa edo zarbak. Landareen tartean jartzeko erabiltzen den edozein hondakin organiko (orbela, txirbila...).
Sinonimoak: Inaurkina
Inausi: 1.- Helburu jakin batekin landarearen zati bat moztu: forma aldatzeko, fruitu gehiago emateko, hazkundea eragozteko, bideratzeko...
2.- Arbola baten adarrak inausten dira, bera hustu eta pikorra lurrera botatzeko.Saldiasen. Sinonimoa: astindu.
Sinonimoak: Kimatu, Mugarrotu
Intsektizida: Intsektuak atzeratzen edo akabatzen dituena.
Inurritegi: Inurrien habia. Lur gainera azaltzen duena, inurri tontorra.
Sinonimoak: ünürristokak
Ipular: Sailaren ertzetan landu gabe geratzen den zatia. Bertaratzeko, tresnak inguratzeko, hesiak jartzeko, etab. erabiltzen da.
Sinonimoak: Ipularra, Bazterki
Ipurdia: Landarearen lur gaineko zatiaren beheko barrena, lurretik sortzen den tokia.
Irakin: Simaurrak ontze bidean izaten dituen aldaketa fisiko-kimikoen multzoa.
Sinonimoak: Irakina
Irakina: Landareei laguntzeko prestakina.
Irauli: Lanabesen batekin (laia, lauhortza, hondeaitzurra edo labaki-aitzurra, aitzurra, goldea...) lurraren goiko aldea (arrabete inguru) azpikoz gora jarri.
Iraunkor: Urte asko bizitzen den landarea eta uzta bat baino gehiago ematen duena.
Sinonimoak: Iraunkorra
Itsatsi: Aldatutako landareak, belaundutako adarrak edo aldaxkak lurrari heldu, sustrai berriak bota eta hazten hasi. Txertatutako adarrak edo begiak mentuoinari heldu.