Bizi-baratzea

Hiztegia

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
Hiztegi hau ez da hizkuntzalarien lana. Hitzak denonak diren neurrian, denon artean egindako bilduma bat da, landareen eta lurraren kulturaren hitzen meta. Zure hitzen zain gaude denok. Eman eta hartu.
Bakandu: Landare batzuk kenduz, geratzen direnen artean tarte handixeagoa utzi.
Sinonimoak: Mieztu
Basaka: Baratze-soroetan landu gabeko aldaera. Adibidez, azenario basaka, zuhain azenarioa (Daucus carota).
Sinonimoak: Basatia, Basokoa
Basiko: pH 7tik gora duena. Lurra definitzeko erabiltzen da. Adibidez, kare asko duen lurra basikoa da.
Sinonimoak: Basikoa
Basura: Ihintza izugarria. Belardian ibiliz gero belaunetik gora ere blai egiten duena.
Bazka: Ukuiluan edo barruan dagoen aziendari ekartzen zaion belar freskoa.
Sinonimoak: Jateko gaia, Janaria, Jatena
Begia: Landarearen adarrean, hostoa jaiotzen den gunean kimuak eta adar berriak emateko gai den pinporta. Edo, landare batzuen erreserba zatia; adibidez, baratxuri begia.
Belar txar: Toki desegokian bizi den landarea, beste batean erabilgarria eta jangarria ere izan daitekeena. Landare batzuen tartean enbarazu egiten duela iruditzen zaigu.
Sinonimoak: Belar txarra
Belarkara: Belar tankerakoa, lastozko zurtoina duen landarea.
Belaundu: Landare baten adarra okertu, makurtu eta, zati batean, lurpean sartu, muturreko kimua bistan utziz. Denborarekin lurpeko zatian sustraiak emango ditu, eta orduan landare berri bat sortzeko moztu egin beharko da.
Berdamena: Landareen kolorea, berde mardula.
Birlandatu: Zeharraldaturen sinonimoa. Landare bat beste leku batera aldatu, behin betiko lekura aldatu bitartean. Fruta arboletan, behintzat.
Bizkarroi: Beste baten bizkar, beste baten lepotik bizi dena. Landareak bizkarroi ugari izan ditzake: beste landare bat, zorria, kotxinilla...
Sinonimoak: Bizkarroia
Burua: Buru itxurako landarearen zatia. Hosto multzoa, erreserba edo fruitua izan daiteke. Adibidez, aza jendearena, baratxuriarena, artoarena...