Sasoi guztietan behatzaile izaten saiatu. Baratzeak zuri erakusteko zerbait berria eta zoragarria du egunero

Bizi-baratzea

(01:00ak arte)
Gaurko hitza
Hauts
:  Ongarri minerala, zenbait tokitan
BIZI BARATZEA Buletina jaso nahi dut

Hiztegia

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
Hiztegi hau ez da hizkuntzalarien lana. Hitzak denonak diren neurrian, denon artean egindako bilduma bat da, landareen eta lurraren kulturaren hitzen meta. Zure hitzen zain gaude denok. Eman eta hartu.
Ahotza: Laboreen lorearen lasto fin-fina da.
Aihena: Landare batzuek (babarrunak, adibidez) hazteko eta hedatzeko duten kimu nagusia. Hazten den eran, beste landare baten gainean edo horretarako jarritako arban zehar luzatuko da, biraka. Ia denak eskuinez aurrera igotzen dira.
Aila: Fruituari eusten diuon txortena
Sinonimoak: Txorten
Aldaera: Espezie batean dauden mota desberdinak. Babarrunaren aldaerak dira babarrun beltza, babarrun zuria, babarrun pintarra...
Aldatu: Landarea nonbaitetik atera eta beste nonbait jarri. Landarearen bizitokia aldatu.
Sinonimoak: Landatu
Aldaxka: Landare bati moztu eta kentzen zaion zatia, lurrean jarri eta itsatsitakoan landare berri bat izateko. Jeneralean adar zati bat bada ere, zenbaitetan hosto puska bat izan daiteke.
Alfer lur: Landu gabeko saila.
Sinonimoak: Alfer lurra
Alferra: Hazia ereinda, lurrera itsatsi dadin gainetik pasatzen den zilindro zamatsua. Zurezkoa, harrizkoa edo burdinazkoa izan ohi da.
Altsuma: Landare batek ipurdian, lurraren parean ematen dituen kimu berriak.
Sinonimoak: Alferra, Txirpi
Antzailli: Astuen aparejuk lotzeko tripa azpian eroaten daben egurrezko gantxoa
Arbatu: Sasoiko landareari eusteko zerbait jarri; lur gainean zabalduko litzatekeena airean lotzeko edozer gauza prestatu: arba, makila, parra edo parda, hesola, burdina, lokarria, sarea...
Arbazta: Sua pizteko oso onak dira arbaztak. Banabarrari eusteko ibiltzen diren makilak, banabar landare ihartua bueltan-bueltan dutela. Baratzean 'makilak' edo 'habeak' dira, baina kendu eta negurako pilatzean, 'arbaztak'. Nire ustez, ez dute balio berriz makilatako ibiltzeko; bestenaz, banabar aihen hori kenduta gordeko lirateke.
Sinonimoak: arbazta
Arbigara: Naboaren edo arbiaren lore eta zurtoina, garea; galiziarren "grelo".

Arbigarak egosita jaten direz orio eta berakatzagaz
Arkorotz: Ardi gorotza edo ardi simaurra.
Sinonimoak: Arkorotza
Arroila: Landareak errenkan aldatzeko edo zehar aldatzeko egiten den zanga edo zulo luzea.
Sinonimoak: Erreldu, Ildo
Arta-zuztar: Arto landarearen zuztar bakarra, landareari eusten dion gara.
Sinonimoak: Lastopalo
Artabizarra: Artaburuaren muturrean, artazorroko zurikinen artetik azaltzen den lore emeen punten sorta. Bizar bakoitza buruko lore bat izango da eta polinizatuz gero artaburuko ale bat.
Artaburu: Artoaren burua da.
Argi gutxiko pertsonaz esaten den irain-hitza ere bada.
Sinonimoak: Pikazkarri, Txiloma
Artalorea: Arto landarearen buruko lore arren multzoa.
Sinonimoak: Kabila, galdotsa
Artazorroa: Artoaren burua babesten duen hosto meheen multzoa. Bere muturretik azaltzen dira bizarrak. Garai batean zigarroak biltzeko erabiltzen zen, eta betegarria bizar horiekin egiten zen.
Sinonimoak: Zurikina
Atzamarratu: Txartzat jotzen diren belarrak eskuz aztarrika kentzea.
Azido: pH 7tik behera duena. Lurra definitzeko erabiltzen da. Adibidez: buztin lurrak azidoak dira.
Sinonimoak: Azidoa
Azpiak egin: Ukuiluan aziendari etzalekua egiten zaion eran, baratzean landare tartean lurra estaltzen duen zerbait jarri. Plastikoarekin ere egin daiteke. Baita material organikoren batekin ere: simaur, luar, turba, orbel, lasto, belar, zuhaitzen azal, ezpal, txirbil...
Azpijana: Aitzurrez lurpean landarea harrotzeko lana. Adibidez, baratxuria.
Bakandu: Landare batzuk kenduz, geratzen direnen artean tarte handixeagoa utzi.
Sinonimoak: Mieztu