Bizi-baratzea

Igandea, 2019ko azaroaren 17a
Biodinamikoa: Lore eguna (19:00ak arte)

2019ko 46. astea

Azaroaren 11tik  azaroaren 17ra.

Izotzen aroa hasi da. Ontzietan ditugun landare hozperak babesera mugitu; aterpea eman eta behar badute ingurua ere estali. Lurrean landatuta daudenak ere babestu.

Baratzean ereiteko: porrua, tipulina, baratxuri freskoa eta burutarako, uraza, kuiatxoa,... [+]

BARATZETIK MUNDURA
GARAZI ZABALETA

Azaroaren 5etik 7ra zinema ziklo berezia egin dute Nafarroako Filmotekan, INTIAk eta Reyno Gourmetek antolatuta: Zinelur. Nekazaritzari eta elikadurari lotutako hainbat dokumentalen proiekzioak eta eztabaidak izan dituzte Iruñean, landa eremuaren eta hiriaren artean zubiak eraikitzeko. 

Erdi-kasualitatez sortutako proiektua

Patxi Uriz zinemagile nafarrarekin egin zuten topo duela zenbait hilabete INTIAko kideek. Tuterako mejanako azken baratzezainen... [+]

JAKOBA ERREKONDO

Neguan sartu gara eta noiznahi nonahi izotza egiteko sasoia da. Urtebete gehiago bizitzeko itxaropena duten landareek erreserbak gizendu dituzte, azalak loditu eta begiak ezkataz jantzi eta babestu. Hostajeari eusten diotenek hostoen eta orrien azala zaildu egin dute, mugertu. Hostoak botatzen dituztenek, aurrez ahalik eta gehien hustuko dituzte, bertan dagoen energia berreskuratu eta jasotzeko.

Hostoa beti da landarearen zati kuttuna. Landarea energiaz hornitzen du... [+]

ONINTZA IRURETA AZKUNE

Tosepan Titataniske Kooperatiba Elkartea orain dela 42 urte sortu zuten. Maseual herri indigenako kideek abiatu zuten. Mexikoko Puebla estatuko ipar-ekialdeko Cuetzalan udalerrian ari dira garatzen erresistentzia egitasmoa. Ez da kasualitatea izango, Tosepan dagoen lurretan bizi direnen %80k... [+]

ITXARO BORDA

Hazilaren 4an abiatu da Ipar Euskal Herriko eskoletan, bi urte iraunen duen bazkari begetarianoak zerbitzatzeko esperientzia. Astean behin, garbantzuak eta dilistak dastatuko dituzte haurrek, agro-industriak ekoiztu sukrez eta gurinez ito janarien ordez. Eginkizun horrek, haragia ardatz daukan... [+]

ANE IRAZABAL

Klima larrialdiak ohiturak aldatzera behartu ditu Keniako abeltzain nomadak. Euri urtaroetan ez da tantarik erortzen eta, ondorioz, ur putzuak sikatu egin dira. Komunitate horiek errefuxiatu klimatikoak bilaka litezke etorkizun ez hain urrunean.

USURBILGO NOAUA

Zubieta Lantzenen erraustegiaren kutsagaien inguruko ikerketa abian da, auzolanean bildu den laguntzari esker. Gutxienekoz biltzea ezinbestekotzat jo zen diru kopurua bikoiztu da; 26.000 eurotik gora bildu dira. Pozik eta esker oneko agertu da, datozen deialdi eta ekimenei adi egoteko gonbita... [+]

IGOR GALARZA INTXAUSTI

Gobernua eta oposizioa ados jarri dira, eta 2020ko apirilean egingo dute. Herritarrek konstituzio berria nahi duten ala ez eta horren eraketaren ingurukoak izango dira galderak.

URKO APAOLAZA AVILA

ELA sindikatuak irregulartasunengatik salatutako enpresak 22 dira eta Lan Ikuskaritzak lege urraketa gehiago berretsi ditu. Estadioa langileen bizkar ari direla birmoldatzen dio ELAk eta horretan Donostiako Udalak eta klubak "ardura zuzena" dutela.

IGOR GALARZA INTXAUSTI

Extinction Rebellion mugimenduak deituriko gose greba da, gobernuak klima larrialdiaren inguruan hitz egiteko batzartu ezean, beteko dutena.

JOSU NARBARTE HERNANDEZ

Planetak bizi duen larrialdi klimatikoa bere alderik bortitzena erakusten ari da egunotan Venezian. Azaroaren 12ko gauean, itsasgorak (aqua alta, venezieraz) 187 zm-ko altuera hartu zuen, XX. mendeko bigarren uholde larriena. Hiriaren %80 urpean gelditu da eta bi hildako daude.

USURBILGO NOAUA

"Sua ez piztu" aldarripean, Zubietako erraustegia piztu litekeen unea parodiatu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak asteazken eguerdi honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza atarian. Parodiaturiko erraustegiaren kea Aldundiko leihoetan gora ikusi dute.

AZAROAN TIPULA NOIZ LANDATU

AINHOA

Azaroko ze ilargitan komeni da tipula landatzea?

Izen zientifikoa: Magnolia stellata

[+]

0.00 €   

       Naomi Klein euskaraz gozatzeko aukera duzu hemen, UNIFOR sindikatu kanadiarraren sortze biltzarrean egin zuen hiztaldia; funtsezko... [+]

Zurea bidali