Astelehenero 8:00etan zure epostan
07:34
18:06
18:32
09:16
Ilgora Urr. 16 Urr. 29
Ilzahar Urr. 26 Aza. 9
0:00 - 7:00 Fruitua
7:00 - 24:00 Ordu desegokiak
Ongarriketa lanei ekin
Urriaren 29 18:31 arte ILGORA, ondoren ILBEHERA
Urriaren 26 05:11 ILARGI BETEA, aste osoa ILZAHAR
Ongarriketa lanei ekin. Ilbeheran sartzen gara aste honetan eta urtearen amaiera arteko hiru ilbeherak izango dira ongarriketa lan nagusiak egiteko aproposenak. Sagasti, belardi, lorategi, soro, baratze, negutegi, loreontzi, denetan egiteko lana da hau.
Baratzerako ereintza: tipulina, tipula gorria eta zuria, berdetarako baratxuria, errukula, eskarola, ziazerba, baba eta ilarra. Berotegirako ereintza: tipulina, tipula gorria, berdetarako baratxuria, errefautxoa, errukula, uraza, eskarola, kukulua, ziazerba, baba eta ilarra.
Baratzean landatzea: tipulina, aza, azalorea, erromaneskua, brokolia, eskarola, ziazerba eta marrubia. Berotegian landatzea: porrua, uraza, eskarola, txikoria, kukulua, ziazerba eta borraja.
Aste honetarako lan egokiak: Sustrai lodiak eta errizomak dituzten lore landareak birlandatu. Neguko loreen erraboilak landatu. Baba eta ilarra erein. Berdetarako baratxuria “erein”.
Kuia aleei lurra kendu, azpian zerbait jarrita. Ondo helduta eta azala zailduta badute, bildu daitezke.
Landare usaindunak banatu eta landatu: menda, ezkaia, izpilikua
Udazken-negurako azken aza jendea eta porrua landatu.
Txertatutako landareetan txertoaren azpitik hazitako altsumak kendu.
Udako begiko txertaketa garaia da. Sasoia lehorra badoa, txertoa egin aurretik sakon ureztatu mentu oina.
Soropila areatzeko garaia da. Hondarra ere eman daiteke, baita ongarria ere lehen eman gabe badago.
Soropil eta belardi berriak sortu eta lehengoak osatzeko hazia erein.
Haziak jaso nahi ez ditugun lorategiko landareetan lore iharrak kendu, indarra lore berriak ematera bidera dezaten.
Sustrai lodiak eta errizomak dituzten kala eta tankerakoak orain atera lurretik eta ugaltzeko banatu eta birlandatu.
Neguan loratuko diren erraboilak landatu: idi-bihotza, hiazintoa, nartzisoa eta abar.
Hortentsia, arrosa eta tankerakoan aldaxkak egin ugaltzeko.
Lizar adarrak moztu bazkatarako. Orain zuzenean aziendari emateko edo negurako zatukatan bilduta jasotzeko.
Fruta arboladia edo azienda gehiago larretuko ez den belazeak ongarri erdi onduarekin ongarritu daitezke.
Peoniak ipurditik atera eta banatuta birlandatu.
Era guztietako haziak bildu, lehortu eta jaso.
Arbolen hazi handiak geruzatu, ontzi batean hondar artean babestuta jarri, kanpoan eta heze eusteko ureztatu.
Inaurkinak bildu.
Neguan libre izango diren sailetan landare jakin batzuk erein, eta hazten direnean moztu eta lurrari ematea: hori da ongarriketa berdea. Ongarri hau landare nahasketa jakin batek osatzen du, azkar hazten diren landareenak. Gehienetan laboreak, gurutzedunak eta lekadunak erabiltzen dira. Landareak hazten diren bitartean lurra ongarritzen, azala babesten eta bere egitura hobetzen dute.
Tomatea, alberjinia, piperra, kuiatxoa, patata, zerba eta gose handiko landareak hurrengo urtean jarriko dituzun sailetan ongarri berdea erein eta udaberrian, horiek landatu aurretik, moztu eta lurrari eman. Garai batean ohikoa zen oloa-zalkea edo zekalea-zalkea ereitea. Gaur nahasketa asko erabiltzen da. Zeuk erabaki.
- Lekadunak: hirusta zuria eta gorria, pagotxa, zalkea edo txirta, txilarra, basa zalkea, astorkia, ailorbea, aixkola edo ilar latza, itsabalkia, alpapa, ilarra, eskuzuria...
- Laboreak: oloa, zekalea, llollobelarra...
- Gurutzedunak: arbiak, errefautxoa, koltza, ziapea, buminka...
- Bestelakoa: zolda-belarra.
Garai hau oso sasoi ona da arrosondoa ugaltzeko.
Adar indartsu gazteak aukeratu, oin lodiena eta mutur ahula moztu.
25-30 cm-ko adarraren erdia baino gehiago lurperatu, bistan hosto pare bat utzita.
Lurrari eta inguruari heze eutsi.
Iraila joan bazaizu eta urria amaieran edo azaroan bazaude, perrexila erein dezakezu.
Haziak ereiteko ildoak heze-heze egin eta beira batez, leiho batez estali, lurraren gainean. Horrek lurra bero eta heze eutsiko du. Haziak hilabete beharrean denbora erdian ernatuko dira.
Gero leihoa altxa eta bertan eutsi landarea indartu arte.
Kuia noiz jaso asmatu behar da. Txortena ondo ihartu arte itxaron behar da, bestela usteldu egin daiteke, baina izotzak harrapatzen ez da utzi behar. Aise haizeberritzen den tokian jarri, baina ez lurrean, apaletan, mahaietan...
Astean behin biratu eta miatu, hezetasunik eta usteldurarik izan ez dezan.
Lehortu denean hutsa eta barruan haziak dantzan izango ditu. 6-12 hilabete beharko ditu.
Erlazionatutako landarea: Kuia
Irailean edo urrian heltzen da pagoaren fruitua, pagatxa.
Fruitua ematen hasteko gutxienez 25 urte izan behar ditu pagoak eta 120 urte arte behintzat emango ditu.
Hasierako urteetan fruitu antzuak izan daitezke. Fruitu onak 35 urtetik atzera emango ditu, bakartua badago; eta 50 urtetik atzera multzoan bizi bada.
Ez da urtero izaten, pagatxa 4-6 urtetik behin izaten da. Esaerak dio pagatxa urte ona izaten dela aurreko urtean uda beroa izan denean.
Animaliek oso gustuko dute pagatxa, txerrieri galdetu...
Argia egiteko oliotarako ere erabili izan dira.
Erlazionatutako landarea: Pagoa
Karraskariek oso gustukoa dute tuliparen erraboila. Gutxiena uste dugunerako jan digute.
Lantzerakoan tulipa multzoa jartzeko zulo osoa hustu eta alanbre sarearekin ontzi baten forma egin, zuloan sartu eta haren barruan landatu tulipak.
Babestuta egongo dira eta ekainean ateratzea oso erraza izango da.
Laboreek izugarrizko garrantzia izan dute gure kulturan, eta beraz gure paisaian. Eguneroko ogia ohikoa izan da Euskal Herriko hegoaldean, isuri mediterranearrean, baina isuri atlantiarrean luxuzko jaki bat zen; izan ere, eguraldiak eta lurrak agintzen du, eta hezetasunak eta lurrak azidoak izateak laboreentzako lurralde oso egokia ez dela adierazten du.
Garai batean, Ameriketatik artoa eta babarruna ekarri aurretik, laboreak izango ziren soroetan lantzen ziren landare garrantzitsuenak, eta orain, azaroan ereiten dira. Beraz olo, gari, garagar, zekale edo zikirio, arto beltza edo suge-ilarra, espelta eta abar udan jaso nahi badituzu lurraren azaroa baliatu eta erein. Gero martxoan area pasatzen da arin arin eta satsa apur bat eman; honela, labore landarea ebaki egiten da errotu edo zabaldu eta landare bakoitzak buru gehiago eman ditzan.
Esaerak hala dio: “zemendian erein garie, idien apatxean ere”.
Udazkeneko laboreak (garia, oloa, zekalea, garagarra, espelta...), baba beltz txikia, baba, ilarra, tipulina, tipulatxa, tipula zuria eta gorria, baratxuria, ziazerba, eskarola, perrexila, porrua, errefaua eta kertxuna edo berroa.
Berotegirako: tipulina, errefaua, uraza, eskarola, kukulua, ziazerba, baba, ilarra, perraitza edo apoperrexila eta tipula zuria.
Eskarola, ziazerba, tipulina eta marrubia.
Berotegian: porrua, eskarola, txikoria, uraza, kukulua, borraja eta ziazerba.
Kardu, apio, eskarola, eta zuritu behar direnak estali, lurrez, paperez...
Izotzen aurretik kuiak txorten eta guzti bildu eta belar ondu gainean jaso.
Ongarri berdea erein: oloa, zekalea, zalkea edo txilarra edo txirta...
Belar finak eta usaindunak ugaltzeko zatitu edo aldaxkak egin: porru-tipula, arraixka, oreganoa, erromeroa, salbia, ezkaia, azitraia, izpilikua...
Luarraren garaia da: libre diren sailetan eta zainzuridian, marrubidian eta abar erruz banatu. Luarrik ez bada, edozein ongarri organiko.
Kontuz usteltzen diren fruituekin. Jeneralean, gaitzen bat duten adierazle dira, arbolpetik bildu eta, batez ere, luarraren edo simaurraren pilara ez bota, negua epelean non igaro emango genioke gaitzari eta. Ahal den azkarren suari eman.
Gaitzen emana izan bada, hostoa erortzen hasterako salda bordelesarekin eta behi esnearekin tratatu.
Haziak jaso eta hondarretan geruzatu edo estratifikatu.
Azpitarako inaurkinaren sasoia: garoa, ira, iratzea, iriztorra, inistorra...
Zenbait tokitan orbela ere jasotzen hasi daiteke.
Udazkenean landatuko ditugun zuhaitzentzako zuloak egin.
Hostajea galtzen ez duten zuhaitzak landatu daitezke.
Su-egurretarako pagoa bota, ilgoran. Egur gogorrak ilbeheran.
“Urrian hasitako ilberrian hurritza moztu” dio esaerak.
Belardia sortzeko, edo saretutakoa osatzeko hazia erein. Aurtengo azken aukera izango da. Ahal den azkarren egin, neguko hotzak iristerako belar landaretxoak indartu daitezen.
Neguko loreen erraboilak landatu: idi-bihotza, mugeta, hiazintoa, nartzisoa, irisa, fresia...
Ugaldu nahi ditugun landareen aldaxkak egin eta landatu: arrosa, hortentsia, geranioa, fuksia...
Peoniak ipurditik atera, banatu eta landatu.
Hostoa galtzen duten hesiak kimatu.
Haziak bildu eta lehortu ondoren argirik sartzen ez den ontzi batean jaso, toki hotz batean.
Hostajeari eusten dioten landareak landatu: koniferoak, ezpela, gorostia... Baita igokari guztiak ere.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545