Bizi-baratzea

ERAGILEAK

NNPEK Nafarroako Nekazaritza Produkzio Ekologikoaren Kontseilua
Sustapena >> Erakundeak >> Enpresa publikoak
Serapio Huici etorbidea 22. Peritoen eraikina. 31610 Atarrabia(Nafarroa)

Nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizpen ekologikoa ondoko europar araudiak erregulatzen du:  834/2007 (EB) Araubidea eta 889/2008 (EB) Araubidea. Araubide horietan ezartzen dira ekoizpenaren eta etiketatuaren arauak eta nola kontrolatu behar diren produktu horiek etxaldetik hasita kontsumitzailearengana iristen diren arte.

Kontrola Europar Batasuneko kide den estatu bakoitzak aitorturiko entitate publiko edo pribatuek egin dezakete. Nafarroan, 1996tik, kontrolerako agintaritza publiko bakarra NNEPK da.

 

JAKINGAIAK

2021-03-25 | Garazi Zabaleta

Otsailaz geroztik lehendakari berria du Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak: Mirian Otxotorena. Edorta Lezauni hartu dio lekukoa Lizarraldeko artzain eta gaztagileak, hain zuzen, kontseiluak 25 urte beteko dituenean Nafarroan trantsizio ekologikorako bidea jorratzen. Mende laurden honetako bideaz eta etorkizunaz galdetu diogu.

2020-01-19 | Garazi Zabaleta

Ikastolako jantoki eredua eraldatzeko proiektu pilotua jarri dute martxan Tuterako Argia Ikastolan, Nafarroako INTIA elkarte publikoarekin eta Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK) elkarlanean. Kontsumo ohiturak aldatuz bizi eredu jasangarriagoetara pasatzeko Nafarroako Gobernuak egindako apustuari erantzuten dio ekimenak: hurbileko, sasoiko eta eredu ekologikoan ekoitzitako produktuen kontsumoa bultzatzea du oinarri. 210 bat otordu ematen dituzte egunero Argia Ikastolako jangelan, eta... + gehiago irakurri

2019-07-07 | Garazi Zabaleta

Uztailean sartu garen honetan Iruñea eta Nafarroa osoa dago Sanferminei begira. Jaietan bestela izan ezin duenez, janak eta edanak protagonismo berezia hartzen du ospakizunak irauten duen bederatzi egunetan, eta iaztik, bertako produktuek nahiz produktu ekologikoek ere badute beren gunea: Karlos III. Etorbidean, Orreaga kalearen ondoan jartzen dute karpa Nafarroako Elikagai Artisauen Elkarteak, Reyno Gourmetek eta Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak (NNPEK).

2019-03-31 | Garazi Zabaleta

Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak (NNPEK) proiektu berritzailea jarri du martxan Noainen: Ekoalde, Nafarroako ekoizpen ekologikoaren bilketa eta logistika zentroa. Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Nafarroako Institutuak (INTIA) eta Nafarroako Nekazaritza Ekologikoko Enpresen elkarteak (AEN) babestuta, martxoaren 15ean ireki zituen ateak. Helburua da Nafarroako ekoizle ekologikoei beren produktuak bide laburretatik merkaturatzeko erraztasunak ematea, eta aldi berean, kontsumitzaile... + gehiago irakurri

2018-07-22 | Garazi Zabaleta

Iruñeko autobus geltoki zaharrak itxura berria hartu du. Kanpotik baino, aldaketa barrutik are handiagoa izan da: garai bateko leihatila zaharren artean Geltoki proiektua jarri dute martxan, hiriburuan ekonomia solidarioaren, elikadura burujabetzaren eta kultura alternatiboaren alde egin nahi duen egitasmoa. Ekainaren 9an ireki zizkieten hiritarrei gune berriko ateak proiektuaren bultzatzaileek.

Elkarlanetik sortu eta aurrera eramandako proiektua

Urte hasieran esleitu zion Iruñeko Udalak geltoki... + gehiago irakurri

Zurea bidali