Bizi-baratzea

ERAGILEAK

Karabeleko
Salmenta tokiak >> Landare-lore dendak
Nekazaritza >> Ekoizleak >> Kooperatibak
Martindegi Auzoa, 34 20120 Hernani, Gipuzkoa

Karabeleko etxalde esperimental aurrendaria da ekonekazaritzaren arloan. Agifes, Blasenea eta Kimu Bat entitateek elkarlanean sortutako elkartea gara, irabazi-asmorik gabekoa. Gure helburua nekazaritza ekologikoa sustatzea da, eta barazkigintza ekologikoaren ekoizpen eta kontsumo kultura zabaltzea.

Esperimentazio zentro irekia gara, bai publikoarentzat eta bai barazkigintza ekologikoaren sektoreko profesionalentzat. Bertan, espezie ugari aztertzen ditugu ekonekazaritzaren garapena sustatzeko eta kantauriar eremuko ekoizleei aholkularitza eskaintzeko.

Buru gaixotasuna duten pertsonei eta baztertze arriskuan dauden beste kolektibo batzuei zuzendutako errehabilitazio psikosozialerako zentroa ere bagara. Pertsona horiei gizarteratzen eta laneratzen laguntzeko, gure etxaldean hainbat ardura bereganatzen dituzte. Helburu dugu, gainera, buru gaixotasunaren inguruko gizarte sentsibilizazioa bultzatzea.

Halaber, nekazaritza ekologikoari buruzko ikastaroak eskaintzen ditugu, eta gure instalazioak ezagutzeko bisita gidatuak antolatzen ditugu.

JAKINGAIAK

2019-09-01 | Garazi Zabaleta

Irailaren 7an, Landare eta loreen kontsulta aurrez aurre, baratzetik platerera sortzen dugun paisaia jardunaldiak antolatu ditu ARGIAk, Orona Fundazioarekin, Diametro 200 eta Karabeleko proiektuekin elkarlanean. Galarreta auzoan dagoen Orona Ideo eraikinean izango da [hemen kokapenaren mapa], 11:00etan hasita. Bi zati nagusi izango ditu: Jakoba Errekondoren Bizi Baratzea liburua eta eskualdean abian diren lau proiektu oso berezi aurkeztuko dira hasieran, eta ondoren landareen eta loreen aurrez aurreko kontsultategia... + gehiago irakurri

2016-09-18 | Garazi Zabaleta

Hernanin (Gipuzkoa) dago Karabeleko ekonekazaritza etxaldea. Agifesek (Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartea), Blasenea mintegi ekologikoak eta Kimu Bat lorezaintza eta paisajismo enpresak egin zuten bat 2014an, irabazi asmorik gabeko proiektua martxan jartzeko.

Baratzezaintza ikertzen dute bertan eta agroekologiaren filosofia gizarteratzen. Eta horrez gain, buru gaixotasuna dutenei eta baztertze arriskuan dauden beste kolektibo batzuei zuzendutako errehabilitazio psikosozialerako zentro... + gehiago irakurri

Zurea bidali