Ekoalde NNPEK-k ziurtaturiko Nafarroako ekoizle edota operadore ekologiko orori zuzendua dago. Bere helburua da zirkuitu laburren sorrera eta sustapena, sektorearen jarduera sostengatzeko asmoz.
Ikastolako jantoki eredua eraldatzeko proiektu pilotua jarri dute martxan Tuterako Argia Ikastolan, Nafarroako INTIA elkarte publikoarekin eta Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK) elkarlanean. Kontsumo ohiturak aldatuz bizi eredu jasangarriagoetara pasatzeko Nafarroako Gobernuak egindako apustuari erantzuten dio ekimenak: hurbileko, sasoiko eta eredu ekologikoan ekoitzitako produktuen kontsumoa bultzatzea du oinarri. 210 bat otordu ematen dituzte egunero Argia Ikastolako jangelan, eta... + gehiago irakurri
Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak (NNPEK) proiektu berritzailea jarri du martxan Noainen: Ekoalde, Nafarroako ekoizpen ekologikoaren bilketa eta logistika zentroa. Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Nafarroako Institutuak (INTIA) eta Nafarroako Nekazaritza Ekologikoko Enpresen elkarteak (AEN) babestuta, martxoaren 15ean ireki zituen ateak. Helburua da Nafarroako ekoizle ekologikoei beren produktuak bide laburretatik merkaturatzeko erraztasunak ematea, eta aldi berean, kontsumitzaile... + gehiago irakurri